Arberatze
Arberatze Arberatze-Zilhekoa udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Zilhekoa gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Arberatze | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arberatze-Zilhekoa |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | arberaztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′33″N 0°59′41″W |
Demografia | |
Biztanleria | 257 (2017: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Herritarrei "arberaztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.
Izenaz
Lekuko zaharrek[1] Arberas (1125), Sanctus Laurentius de Arberaz (1160), Arberaz...formak biltzen dituzte; gogoan izan herri-izen honetatik datorren "Arberas", abizen gisa, Euskal Herri osotik zabaldu dela.
"Arbel" hitzean ustezko jatorria izanik, auzo-herria den Laphizketarekin bikote toponimikoa osa lezake, azken honek latinetik hartutako mailegua omen baitu oinarria, esanahi berberarekin (ikus Laphizketa).
Geografia
Kokapena
Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: ipar-ekialdean Zohota, ipar-mendebaldean Zohazti, ekialdean Aiziritze eta hegoaldean Behaskane eta Laphizketa daude, denak herri amikuztarrak; hego-ekialdean, aldiz, Zuberoako Pettarra eskualdearekin egiten du topo, Domintxaine-Berroetako lurrekin hain zuzen.
Orografia
Altuera apaleko lurrak dira. Herriaren ekialdean Oihanto auzoa 115 mtan dago, herria bera 95etan eta mendebalderantz topatzen da herriko punturik baxuena, 60 bat m Aiziritzerekiko muga markatu eta urak Biduzen isurtzen dituen Eiheraxar errekaren bazterrean.
Demografia
1695eko erroldan 40 etxerekin ageri da.
Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 193 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 246. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Arberatze-Zilhekoa.
Errepideak
D 933 departamendu mailako errepidea da nagusia; Donapaleu kantonamendu eta eskualdeburutik abiatu ostean Aiziritze eta Arberatzeren artean pasatzen da, Salbaterrarako (Okzitania) bidean. Bertatik ateratzen den adar lokal batek lotzen du herria bera eta ekialderantz segituta Zilhekoara heltzen da. Tokiko beste errepide batek, herritik hegoaldera joz, D 11rekin (Donapaleu-Maule) bat egiten du.
Historia
Frantziako Iraultzan herriko apaiza zen Lafourcade-Saccarie, ezizenez "Saramone", erbesteratu zen eta elizan lapurretak suertatu ziren.
Udalerri-aldaketak
1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Zilhekoarekin fusionatu zen; harrezkero Arberatze-Zilhekoako udalburua da.
Eraikin historikoak
- Aitziria: herriaren hegoaldean dagoen etxaldea; aztertzeko dago ea lekuizen moduan ondoan dagoen Aiziritzerekin zerikusirik duen. 1487an dagoeneko bere aipua daukagu (Ohix Zuberoako notarioaren eskuizkribuetan), Ayciri de Arberatz izenpean.
- Done Laurenti eliza 1615ekoa da. "Agoteen atea" izenekoak hegoaldeko kaperara ematen du.
- "Arberatzeko gaztelu" deritzoten jauregi historikoa Girondako CAF (Caisse d' Allocations familiales) elkarteak oporleku moduan erabili izan du 1945etik.[2]
Ekonomia
Nekazaritza, abeltzaintza eta erlezaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak. Azken hamarkadetan, aldiz dibertsifikazioa bizi izan du:
- Groupe Mendribil, igeltserotza-lanak burutzen dituena, eraikuntza eta obra publikoen sektorean Ipar Euskal Herriko 50 inportanteenetan dago, 9. postuan hain justu.[3]
- 2009an Laudioko JEZ enpresaren bultzadaz Materiel Ferroviaire d'Arberats (MFA) lantegia zabaldu da.[4]
Arberaztarrak
- Sauveur Baxo: 2001etik udalerriko auzapeza izateaz gain, sarritan kantonamenduko kontseilari nagusia izateko hautagaia izan da; Amikuzeko Herri Elkargoko lehendakariordea eta euskal departamenduaren aldeko hautetsien elkarteko lehendakaria ere bada. CFDT sindikatuko Nafarroa Behereko burua ere izan da.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |