Arbendolondo

Arbendolondoa (baita ere arbendol, arbendolatze) da zuhaitz hosto erorkorra, (Prunus (Amygdalus) dulcis) Rosaceae familiakoa. Haren hazia arbendola da, fruitu lehor oso estimatua.

Arbendolondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus amygdalus
(Mill.) D.A.Webb
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakarbendol, almond oil (en) Itzuli eta almond tree wood (en) Itzuli

Hego Euskal Herrian almendrondo esan ohi zaio (baita ere almendra, almendroi; fruituari, almendra). Ipar Euskal Herrian, berriz, amandaondo (baita ere amanda eta amandatze; fruituari, amanda).

10 metroko altuera edukitzera irits daiteke. Zurtoin lisoa dauka, berdea eta marroia gaztea denean eta zartatua, ezkatatsua eta grisaxka zahartzen denean. Hosto sinpleak dauzka, lantza-formakoak, luzeak, estuak eta mutur zorrotzekoak, 7-12 cm-ko luzerakoak eta berde biziak, ertz oxkarratu edo horzdunak. Loreak bakarka edo 2-4 aleko taldeetan ekoizten ditu; pentameroak dira, bost sepalodunak eta bost petalodunak, zuritik arrosara joan daitezkeen koloretakoak, 3-5 cm-ko diametrokoak. Haziak 3-6 cm luze dira, drupa motakoak, exokarpo eta mesokarpo zaildunak eta endokarpo gogordunak, oblongoak, elipsoidalak, haragi lehorrekoak, ilupadunak, berdeak, dehiszenteak. 9 hilabete behar dute heldutasunera iristeko.

Fruta-arbola hau eskualde beroetan hazten da, ez baitu hotza ongi jasaten. Arbendolondo gehienak lehorreko lurretan landatzen dira, lurzoru aske eta hareatsuetan.

Ikus gainera

Ikus, gainera

Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.