Arbendol
Arbendola[1], Hego Euskal Herrian almendra, arbendolondoaren fruitua da. Kanela koloreko geruza oso fin batek estaltzen du, bai eta jangarria ez zen kanpo azal gogor bat eta lehortuz doan azal orlegi bat ere. Kanpo azal horiek arbendolaren pisu gehiena osatzen dute, hortaz, arbendonalaren zati jangarria pisuaren %40ra murrizten da.
Arbendol | |
---|---|
drupa eta fruitu lehor | |
Historia | |
Honen produktua | Prunus amygdalus |
Barietateak
Arbendolondoaren barietateak oso ugariak dira munduan zehar. Bi multzo handitan sailkatzen dira fruituak, oskol gogorra dutenak eta oskol biguna dutenak. Iberiar penintsulan agertzen diren barietateak honako hauek dira:
- Marcona arbendola: Penintsulako barietate ugariena da. Fruitu borobil eta potiloak ematen ditu, gozoak, mingostasun txikikoak. Azkenburukoak egiteko erabiltzen da, esate baterako turroiak egiteko.
- Mollar arbendola: Oskola erraz hausten zaio. Askotan arbendol bikoitzak ematen ditu.
- Arbendol mingotsa: amigndalina (glukosido zianogenikoa) asko duenez mingotsa da eta potentzialki toxikoa.
Nutrizio balioa
100 gramo arbendolek 580 kcal ematen ditu, 2.423 kJ hain zuzen ere.
Osagaia | Kopurua |
---|---|
Karbohidratoak:
|
21,55 g
0,72 g 4,35 g 12,5 g |
Gantzak:
|
49,93 g
3,802 g 0,015 g 31,551 g 12,239 g |
Proteinak | 21,15 g |
Ura | 4,41 g |
Mineral ugari dauzka, hala nola potasioa (733 mg), fosforoa (481 mg), magnesioa (270 mg), kaltzioa (269 mg), burdina (3,71 mg), zinka (3,12 mg) eta maila txikiagoan manganesoa, kobrea, sodioa eta selenioa.
Erabilera
Azkenburuko tradizionalak egiteko oso erabilia da; turroiak, mazapanak, tartak, izozkiak... Oskola kentzen zaio eta ondoren tostatu egiten da behar duen marroi kolorea hartu arte.
Arbendolaren esnea eta hortxata ere egiten da. Beganoentzako arbendol esnea proteina iturri garrantzitsua da esate baterako.
Arbendol olioa ere erabiltzen da, bai lurringintzan eta baita botikak egiteko ere.
Ekoizpena
Bost kontinentetan ekoizten da arbendola. Kopuru handienak Estatu Batuetan eta Espainian ekoizten dira.
# | Herrialdea | Kopurua (tonak) |
---|---|---|
1 | Estatu Batuak | 1.872.500 |
2 | Espainia | 339.033 |
3 | Iran | 139.029 |
4 | Maroko | 117.270 |
5 | Turkia | 100.000 |
6 | Italia | 79.801 |
7 | Australia | 69.880 |
8 | Tunisia | 66.733 |
9 | Aljeria | 57.213 |
10 | Txina | 49.879 |
Ikus gainera
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |