Arbelo

Arbelo Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Tontorra, Igaratza izeneko toki lau eta belartsuaren iparraldean dago. Toki hau, mendilerroko erdigunetzat jotzen da, eta, bertan, norabide adierazle bat eta estazio megalitiko bat daude.

Arbelo
Datu orokorrak
Garaiera1.332 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′49″N 2°02′17″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAmezketa/Guardetxe
MendikatMendikat

Tontorretik bi kordal abiatzen dira. Bata, Etzaal mendiaren tontorretik igarotzen da eta Labeongo Punten amaitzen da. Bestea, berriz, honen ekialdean dago eta Kobegaine mendiaren tontorrera iristen da, Arbelongandik ez oso banandua.

Tontorrera, Amezketatik, Aritzagatik edo Guardetxetik abiatuta iris daiteke, azken kasu hontan, Errenagako babeslekuak igaroz.

Bitxikeriak

  • Igaratzan, mendiaren tontorretik gertu, Amabirjin harria izenekoa dago. Harri horren zulo batean, Ama Birjinaren irudia dago. Artzainen batek ardi bat galtzen duenean, harri horren gainean limosna uzten dio San Mikeli, dirutan.
  • Abuztuko bigarren igandean, Igaratzako eguna ospatzen da. 1947az geroztik, Tolosako Aralarko Adiskideak mendizale elkarteak antolatuta, Mikel goiaingeruaren irudia (Done Mikel Aralarkoaren santutegian izaten dena) ekarri ohi dute; horixe da irudia Nafarroatik irteten den une bakarra.[1]

Erreferentziak

  1. Jokin Elizaran: «Igaratzako egun handia ospatuko da bihar», Diario Vasco, 2010-08-07.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.