Arbel (ikasgela)

Ikasgela batean, arbela jatorrian arbelez baina egun bestelako materialez egindako azalera bat da, parte batetik zintzilik, non klarionez behin eta berriz idatzi eta marraztu egiten den, ikasgelako ikasleei azalpenak emateko. Arbelan idatzi ondoren, idatzitakoa ezabagailuaz ezabatu eta berriz ere idazten has daiteke.

Irakasle bat arbelan azalpenak ematen.

Egun badira plastikoz egindako arbelak, non errotuladorez idazten den. Are eta aurreratuagoak dira arbel interaktiboak, ordenagailu batekin loturik, non ordenagailutik igorritako irudiaren gainean eskuz idatzi ere egin daitekeen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.