Arbaizenea jauregia

Arbaizenea jauregia etxaleku izakerako jauregi bat da, Donostiako (Euskal Herria) Arbaizenea Parkean dagoelarik. Hiri horretako Aiete auzoan dago.

Arbaizenea jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′39″N 1°59′01″W
Map

    Ezaugarriak

    Jauregia osoki bizileku gisa erabili izan da, bere egitura etxe klasiko baten itxurakoa delarik, Arbaizenea jauregietxe deitu izan ohi da. Jauregia Arbaizenea Parkearen ipar-mendebaldean dago eta beste zenbait jauregi esparruetatik oso hurbil dago, horien artean Aieteko jauregia.

    Jabetza

    Jauregia nahiz parkearen lursailen jabetza Alba Etxearen esku dago. 2006ean Donostiako Udalarekin lortutako akordio baten ondoren, jauregia dagoen parke pribatuaren azalera 2 hektareatara murriztuko da, gainontzeko lursaila parke publiko edota etxebizitzak eraikitzeko erabiliko delarik.

    Ikus gainera


    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Donostia
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.