Arbailako basoa
Arbailako basoa Zuberoako izen bereko eskualdean dagoen basoa da, guztira 4.535 hektarea dituena.
Frantziako ONF (Office national des forêts) erakundeak kudeatuta, zuhaitz nagusia pago arrunta du. Haginak, lizarrak, astigarrak, zumarrak eta gurbeak ere baditu. Betidanik ustiatua, XVII. mendean basogintzaren bezero nagusia industria zen eta, bertan, 50 egurgin baino gehiagok lan egiten zuten. Egun, turismo eta aisialdirako ekitaldiak (mendiko bizikleta, espeleologia, eta abar) ere egiten dituzte.
Kanpo estekak
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.