Arbëreshë
Arbëreshë (singularra: arbëresh) Italiako hegoaldean bizi diren eta albanieraz mintzatzen direnen komunitatea da. Arbëreshera da haien albaniera-dialektoaren izena. XV. eta XVI. mendeetan Italiako hegoaldean kokatu ziren albaniarren ondorengoak dira.
Arbëreshë | |
---|---|
Arbëresh emakumeak, Civitan. | |
Biztanleak guztira | |
260.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Italia (Calabria, batez ere) | |
Hizkuntza | |
albaniera, italiera | |
Erlijioa | |
Italiar-Albaniar Eliza Katolikoa, Latindar katolizismoa (gutxiengoa) | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
arbanitarrak, albaniarrak |
Siziliako Piana degli Albanesi udalerrietan (arbëresheraz, Hora e Arbëreshëvet) arbëreshek gehiengoa osatzen dute. Halaber, Calabrian ere badira hainbat arberesh talde.
Erlijioaz den bezainbatean, katolizismoari jarraitzen diote: Italiar-Greziar Eliza Katolikokoak (Erromatar Eliza Katolikoaren barruan autonomia duen eliza bat) dira gehienak, eta Latindar Elizakoak (Erromatar Eliza Katolikoaren barruko eliza autonomorik handiena, Euskal Herrian ere azken mendeotan nagusi dena) gutxiengo bat.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Albanieraz) Arberesh.net
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.