Arazuri doktorearen pasealekua
Arazuri doktorearen pasealekua Nafarroa Garaiko hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da. Berez, Alde Zaharraren eta Takonera parkearen arteko mugan dago, tartean Takonerako aldapako errepidea dagoelarik.
Arazuri doktorearen pasealekua | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Izena
Izena José Joaquín Arazuri (1918-2000), iruindar mediku eta historialariaren omenez darama, izan ere, bere estatua bat pasealeku honetan ikusgai dago.
Kokalekua
Alde Zaharraren mendebaldean dago, Kale Nagusiaren amaiera edo mendebaldeko muturrean hasi, San Lorentzo elizaren alboan, eta San Anton kalearen amaieran edo mendebaldeko muturrean amaitzen da, tartean Aduanako zokoa eta Kale Berriaren amaiera edo mendebaldeko muturra igarotzen ditu.
Aurrez-aurre dituen Takonera kalea eta Navas de Tolosa kalearekiko paraleloki doa.
Pasealekua
Pasealeku honetan Jose Joaquin Arazuriren monumentua ikusgai dago.
Ondarea
- San Lorentzo eliza
- Takonera parkea
- Aduanako zokoa
- Jose Joaquin Arazuriren monumentua
- Tres Reyes hotela
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |