Arawak

Arawak Hego Amerikako herri amerindiar batzuen izen generikoa da. Arawak herriak oso lurralde zabalean bizi ziren Floridako penintsularen hegoaldetik, Paraguaiko iparralderaino, Antilletan eta Karibe inguruan. Orinoko ibai bazterretik iritsi ziren, eta beste hainbat tribu eta herrirekin gudutan aritu ondoren, Antilletaraino ailegatu ziren. Arawak hizkuntza-familia Hego Ameriketako garrantzitsuena zen europarrak iritsi zirenean; 100 hizkuntza baino gehiago hartzen ditu. Gaur egun, oraindik hitz egiten dira batzuk Surinamen, Kolonbia eta Venezuelako kostaldean eta Amazonian eta Perun.

Arawak hizkuntzen banaketa

Erreferentziak


Kanpo estekak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.