Arau sozial


Arau sozial batek gizarte edo talde bateko jokabide erregelak islatzen ditu, batez ere egiteko moduetan. Arau sozialek ekintza sozialaren eremua definitzen dute eta gizabanakoak egin dezakeena eta egin ez dezakeena zehazten dute. Talde edo gizarte bateko balioak eta ideal nagusienak gorpuzten dituzte.

Kirol lehiaketa baten ondoren aurkariek elkarri eskua ematea arau sozial bat da

Badira arau formalak (idatziak: legeak, kode eta araudi desberdinak); eta badira ere arau informalak, berez ohitura, aztura, tradizioetan mamitzen direnak (adibidez: gizabidea edo heziera, jateko abiadura). Arau hauek ez errespetatzea izan daiteke toleratua, errefusatua ala zigortua. Arau formalen kasuan, zigorrak kartzela, isunak, kanporaketak, eta abar izan daitezke. Horietaz gain, zigor moralez ere hitz egingo genuke, iseketatik hasi eta taldeko partaidetzatik kanporatua izan bitarte. Gizarte edo talde bateko kide gehienak balio bat egozten dizkieten arauei. Arauak errespetatzeak gizarte kohesioa azkartzen badu, arauetatik baztertzeak haustura bat ekar lezake, eta ondorioz, taldetik kanporatua izateko arriskua.

Sozializazioari esker funtsezko balioen eta arauen transmisio bermatzen da. Arauen eta erregelen artean bereizketa bat dago: arauak baloreak hezurmamitzen dituzte, eta erregelak, balioak horiek praktikan jartzen dituzte, ahal dutela, modu sistematiko eta betebeharrezko batean.


Bibliografia

  • Pierre Demeulenaere, Les normes sociales, Paris, Presses universitaires de France, 2003.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.