Aratz
Aratz Altzaniako mendilerroko mendi nagusia da. Arabako ipar-ekialdean dago, Aguraingo kuadrillan, Goierri (Gipuzkoa) eta Sakana (Nafarroa Garaia) eskualdeekiko mugetatik hurbil. Hegoaldean Asparrenako udalerria du, eta iparraldean Zegamakoa.
Aratz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.443 m |
Prominentzia | 276 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′19″N 2°18′13″W |
Mendikatea | Altzaniako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Araiatik |
Luberri | Luberri |
Tontorrak 1.443 metroko altuera dauka, eta han harria hutsik eta garbi agertzen da, zuhaitzik eta bestelako landarerik gabe; hortik ei datorkio aratz izena («garbia»).
Abiapuntuak
- Araiatik: 2 ordu, 822 metroko desnibela.
- Otsaurteko mendatetik: 2 ordu eta 30 minutu, 772 m.
Ikus, gainera
- Arabako mendiak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.