Araski AES

ARASKI Arabako Saskibaloia (izen osoa ARASKI Arabako Emakumeen Saskibaloia) Arabako hiriburuko saskibaloi taldea da. 2010ean UPV-Alava eta Abaroa taldeak bilduz sortua. Taldea 2016an Espainiako Emakumezko Saskibaloi Ligara igo zen.

Araski AES
Araski AES logoa
Araski AES logoa
LigakEspainiako Emakumezkoen Saskibaloi Liga
Sorrera2010
PabiloiaMendizorrotza polikiroldegia
4.000 leku
KokapenaGasteiz
Taldearen koloreak         
LehendakariaLivia López
EntrenatzaileaMadelen Urieta
Webguneawww.araski.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Jatorria

UPV-Alava eta Abaro taldeek "Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia" elkartea sortu zuten, Araban emakumezkoen saskibaloia egituratzeko organo gisa. Elkarte honen helburua zen klubak eta ikastetxe gehienak biltzea saskibaloiarako proiektu berean.

2010. urtean "Tiempo de chicas" proiektua abian jarri zen, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk babestuta. Horri esker, egonkortasun eta kirol proiekzio handiagoa ematen zaio Arabako saskibaloiari.

Helburua

ARASKI AES saskibaloiko emakumeentzako formakuntza eta promoziorako proiektua da. Kirolaren helburuak ez ezik, beste helburu batzuk ere lortzeko lan egiten duena. Arabako emakumezkoen kirolari eta kirolariei ikusgarritasuna emateko nahian sortu zen. Proiektuak lortu nahi dituen helburuak hurrengoak dira: emakumeen ahalduntzea, lidergoa, erreferenteak sortzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, besteak beste.

Uniformea

Araskiko uniforme nagusia berdea da, bai elastikoa baita prakak ere, eta letra zuriak ditu. Ordezkoa, berriz, fuksia kolorekoa, baina 2020/2021 denboraldirako beltzarekin aldatu dute.

Pabiloia

Taldearen pabiloi ofiziala Mendizorrotza da, Gasteizko udaletxekoa dena. Amadeo Garcia Salazar plazan kokatuta, 3000 pertsonentzako edukiera duena. Han, 2019ko Erregina Kopa jokatu zen otsailaren 28tik martxoaren 3ra.

Palmaresa

Azken urteak

UrteaMailaPostuaKopa
2010-111. Nazionala4.a
2011-121. Nazionala2.a
2012-131. Nazionala1.a (igo)
2013-14Liga 24.a
2014-15Liga 22.a
2015-16Liga 21.a (igo)
2016-17Liga6.a, final erdiakfinal erdiak
2017-18Liga10.a
2018-19Liga7.a, final 1/4final 1/4
2019-20Ligabertan behera¹final erdiak
2020-21Liga11.a
2021-22Liga12.a
2022-23Liga10.afinal erdiak
  • ¹ 2019-20an denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan, bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Gernika KESB hirugarren postuan zegoen ligan.

2022-2023 Taldea

#IzenaPostua
4Finlandia Annika HolopainenHegal-pibota
7Euskal Herria Maider CastellanoAntolatzailea
9Euskal Herria Maria AsurmendiAntolatzailea
10Herbehereak Natalie van den AdelHegalekoa
11Senegal Maimouna DiarraPibota
12Katalunia Txell AlarcónHegalekoa
13Euskal Herria Laura PardoPibota
14Argentina Florencia ChagasEskolta
15Euskal Herria Marina Ortiz de ZárateHegalekoa
22Ameriketako Estatu Batuak Tanaya AtkinsonHegalekoa
27Argentina Agostina BuraniHegal-pibota

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.