Aras

Aras[3] ([aɾas̺] ofizialki; batzuetan Hiru Aras [iɾu aɾas̺] edo Tres Aras [tres aɾas̺] formetarekin ere bai) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 184 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora dago.

Aras
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arasgo bandera
Bandera

Arasgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Aras
AlkateaJesus Carlos Fernandez Rubio (Independenteak)
Posta kodea31239
INE kodea31026
Herritarraarastar
Geografia
Koordenatuak42°33′43″N 2°21′18″W
Azalera17,72 km²
Garaiera640 metro
Distantzia88 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria148 (2023:  −6)
alt_left 72 (%48,6)(2019) (%54,7) 81 alt_right
Dentsitatea8,39 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 36,61
Ugalkortasuna[1] 41,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,37 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,10 (2018: %3,18)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayto-aras.es/

Geografia

Klima

Arasek Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria).

Udalerri mugakideak

Arasek Azuelorekin eta Aguilar Kodeskoarekin egiten du muga iparraldean, Bargotarekin ekialdean, eta Vianarekin mendebaldean eta hegoaldean.

Historia

1850eko hamarkadara arte Arasek Armañantzasekin udalerri bakarra osatu zuen.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Demografia

Arasko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,62 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Arasko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 13

Udal hauteskundeak

Arasko alkatea PSN alderdiko Francisco Javier Murgiondo Markinez da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Nafarroako Alderdi Sozialistak aukeraturiko zinegotzi guztiak lortu zituen, aurkeztu zen talde bakarra izan baitzen. Zuri emandako botoak 25 izan ziren (emandako boto guztien %19,84). Eta baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako botoen %9,35)

Arasko Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Francisco Javier Murguiondo Marquinez (PSN)56Bai
Jose Luis Ibarrondo Los Arcos (PSN)56Bai
Isabel Abecia Diaz de Otazu (PSN)49Bai
Maria Antonia Fernandez Fernandez (PSN)48Bai
Jesus Javier Saenz Gonzalez (PSN)47Bai

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu[4]. Hortaz, Murgiondok segitzen du alkate.

Alkateak

Hauek izan dira Arasko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Maximino Perez Jubera[5] 1979 1983 Independenteak
Juan Jose Los Arcos Murguiondo[5] 1983 1987 Independenteak
Javier Murguiondo Los Arcos[5][6] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Javier Murguiondo Los Arcos[5] 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Javier Murguiondo Los Arcos[5] 1995 1999 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Jubera Rubio[5][7][8][9] 1999 2003 Nafarroako Demokraten Elkargunea
Jose Manuel Saenz Quintero[5][7] 2003 2007 Agrupación Independiente Aras[10]
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][9] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][11] 2011 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Carlos Fernandez Rubio[5][12] 2019 2023 Agrupación Independiente Tres Aras
Jesus Carlos Fernandez Rubio[13] 2023 Jardunean Agrupación Independiente Tres Aras[13][14]

Azpiegiturak

Zerbitzuak

Aras "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Arasko herriko jaiak Gurutze Santuaren omenez ospatzen dira irailaren 14aren inguruan. Horrez gain, gainontzeko ospakizunen artean herriko patroi diren San Sebastianen eguna urtarrilaren 20an, San Isidro Nekazariaren eguna eta San Rokeren ospakizuna nabarmentzen dira.

Ondasun nabarmenak

Arasko Andre Mariaren eliza Erdi Aroko jatorria duen eraikina da, baina gaur egungo itxura XVI. mendean eginiko zaharberritze baten ondorioa da. Portada errenazentista eta erretaula nagusia daude ikusgai, erretaula 1594an egin zen estilo erromanistan eta Ama Birjinaren bizitzako atalak irudikatzen ditu. Horrez gain, elizaren barruan, San Sebastian, San Roke, Jesusen Bihotza eta Sortzez Garbiaren irudiak gordetzen dira.

Baselizen artean, Kristo Santuaren baseliza XVII. mendean egina eta San Isidro Nekazariaren baseliza nabarmentzen dira. Horrez gain, hegoaldean, Sortako San Joanen komentuaren arrastoak daude: eraikina 1440an eraiki zen eta mende batzuk geroago, XVII. mendean, Bertan behera utzi zuten han bizi ziren abadeek.

Arastar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunea.
  5. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. «Murguiondo Losarcos, Javier» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Un ayuntamiento navarro de 228 vecinos gastó 2 millones de euros sin control legal» El País 2004-01-24 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  8. (Gaztelaniaz) «La Audiencia absuelve al ex alcalde de Aras de los delitos de malversación al no hallar pruebas suficientes» Europa Press 2007-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  9. (Gaztelaniaz) «Aras salda un millón de euros de deuda con sus acreedores y abre nueva etapa» Diario de Navarra 2008-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  10. (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 53. zenbakia 2003-04-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  11. (Gaztelaniaz) «El Gobierno foral aumenta el cobro de deuda a Aras por la mejora de cuentas» Diario de Navarra 2015-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  12. (Gaztelaniaz) «Satisfacción en Aras por la rehabilitación de la carretera de Viana» Diario de Noticias de Navarra 2021-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  13. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  14. «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 87. zenbakia 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.