Ararat

Ararat[1]Ararat mendia izenaz ere ezaguna— (turkieraz: Ağrı Dağı; armenieraz: Արարատ; kurdueraz: Agirî) Turkia eta Kurdistango mendirik altuena da, 5.137 metrokoa.

Ararat
Datu orokorrak
Garaiera5.137 m
Prominentzia3.611 m
Motamendi eta turismo-atrakzioa
Geografia
Map
Koordenatuak39°42′N 44°18′E
MendikateaArmeniar goi-ordokia
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaAgri probintzia
Lehen igoeraFriedrich Parrot eta Khachatur Abovian (1829)

Iğdır probintzian dago, Turkiako ipar-ekialdean, Irango mugatik 16 km-tara mendebalerantz eta Armeniatik 32 km-tara hegoalderantz. Iğdır da hiririk gertuena.

Gaur egun Turkiako parte izan arren Ararat mendia Armenia historikoaren parte da, eta bertako sinbolo nazionala[2]. Armeniako Errepublikako armarrian agertzen da eta ia herrialde osotik ikus daiteke. Armeniak lurralde hori galdu zuen armeniar genozidioa eta gero.

Lotutako gaiak

Argazkiak

Erreferentziak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.