Arapaima gigas
Arapaima —izen zientifikoa: Arapaima gigas— teleosteoen infraklaseko arraina da. 3 m-tik gorako luzera izan dezake eta 250 kg-rainoko pisua izan. Ur gezatako arrainik handienetako bat da. Gorputz luzarana du, aho handia, behe-baraila irtena eta bular-hegats handiak. Bere generoko espezie bakarra da. Kolore grisa du, distira gorri eta urdinduna; distira horiek ezkatek eragiten dituzte. Brasilgo eta Guyanetako ibai handietan bizi da. Pirarucú izena ere ematen zaio. Haren haragia oso aintzat hartua da, eta hortzak zura lantzeko erabili izan dira.
Arapaima gigas | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Osteoglossiformes |
Familia | Arapaimidae |
Generoa | Arapaima (en) |
Espeziea | Arapaima gigas (Schinz, 1822)
|
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.