Arantzazu Royo Materola
Arantzazu Royo Manterola (Hernani, Gipuzkoa, 1967) euskal itzultzailea da. Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da. Hogeita bost urte pasa egin ditu EIZIE elkartearen idazkaritzan lanean, eta, gaur egun, Mila Garmendiarekin batera darrai horretan. Elkarteko kudeaketa-lana du ogibide, baina, besteak beste, literatur itzulpengintzan ere ibilia da: Lantaldean ekin zion, Hans Christian Andersenen 19 ipuin liburua itzultzen, eta, handik urte batzuetara egin zuen salto arabieratik itzultzera (Mohamed Xukriren Ogi hutsa liburuarekin; trilogia autobiografikoa euskaratu zuen gerora). Xabier Olarrarekin batera itzuli zuen, halaber, Alaa al Aswani idazle egiptoarraren Jakobian eraikina (2012ko Euskadi Saria).[1]
Arantzazu Royo Materola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania arabiera frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Erreferentziak
- Ā«Arantzazu Royo Manterola; NorDaNor | EIZIEĀ» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.