Arantzadi
Arantzadi (gaztelaniaz Aranzadi) Nafarroako Iruñea hiriburuan iparraldean kokatzen den eremu bat da. Arga ibaiaren zeharrunean kokatzen da, Arrotxapea eta Txantrea auzoen artean. Eremu hau aisialdirako instalakuntza, baratza eta berdegunez osatzen da. Arantzadi eremua Argaren Ibai Parkearen barnean kokatzen da.
Arantzadi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Arantzadi auzoaren aireko ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Iruñea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′35″N 1°38′26″W |
Demografia |
Arantzadi Kirol Hiria
Iruñeko Udalaren jabegoa diren instalakuntzak dira. Azken urteotan eraldatze sakon baten lekuko izan dira. Proiektu berriaren egileek aisialdirako parkea bertako natur ingurunean egoki integratu dadin nahi izan dute, horrekin batera kirol eta aisialdi zerbitzu aukerak gehiago handituz.[1]
Arantzadi parkea
Iruñeko Udalak Arantzadi eremuko proiektua burutzeko nazioarteko lehiaketa batetarako deialdia luzatu zuen, proiektu honetan Iruñerriko bigarren parkerik handiena sortzea aurreikusten da, neurriz Iruñeko Ziudadela inguratzen duen Gazteluaren bira parkeak bakarrik gaindituko duelarik. Une hartan Iruñeko alkate eta Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakari zen Yolanda Barcinaren hitzetan, "ohikotik at eta ikur" izango den parke bat sortzea nahi da. 2008ko ekainaren 16an lehiaketaren azken faserako aukeratuak izan ziren sei arkitektura proiektuen izenak jakinarazi ziren, hauek euren azken proposamena 2008ko urriaren 15erako eskura emana beharra zuten.
Garraioa
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:
Eskualdeko Hiri Garraioa Arantzadi | |||
|
Iruditegia
- Arantzadi eremuaren kokapena Iruñean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |