Arantzabela
Arantzabela Gasteizko (Araba) auzo txikia da. Hiriaren ekialdean kokaturik dago; Aranbizkarra auzoa dauka mendebaldean eta Salburuko auzo berria ekialdean. Gasteizko saihesbide zaharrak (orain Madril kalea denak) hiriaren erdigunetik banatzen du. Auzoan Arantzabela ikastola dago.
Arantzabela | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′07″N 2°39′18″W |
Demografia |
Etimologia
Nahasketa historikoa gertatu da Aransabela eta Aranzabela artean. Z-rekin soilik XVIII. mendetik aurrera agertzen da. Elena Martinez de Madina filologian doktore arabarraren ustez, lehena hobetsi beharko litzateke: Aran + sabela (tripa, gaztelerazko hondonada esanahiarekin)[1].
Kalerik garrantzitsuenak
- Arantzabela plaza
Erreferentziak
- MARTINEZ DE MADINA, ELENA. Geu aldizkaria. Gasteiz: 2009, 196. alea, 15. orr. ISSN 1133-0988
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.