Arantza San Sebastian

Arantza San Sebastian Mateos (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko abuztuaren 30a) Irakaslea, feminista eta sare-sozialetako iritzi-emailea da. Hezkuntza-aholkularia ere izan da urte askotan[1], blogaria eta hedabideetako kolaboratzailea.

Arantza San Sebastian

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1958ko abuztuaren 30a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Enplegatzailea(k)Jakintza ikastola (Donostia)
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Twitter: arasanse Edit the value on Wikidata

Biografia

Ikasketak

Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Donostiako apaiztegian egin zituen ikasketak. Enkarni Genua, Imanol Urbieta, Jesus Mari Goñi eta beste batzuk izan zituen irakasle. Bi urte egin zituen han, eta gero lanean hasi zen: Jakintza ikastolatik deitu zioten, haur hezkuntzan aritzeko. Unibertsitate ikasketen hirugarren ikasturtea EHUn egin zuen, Ategorrietan, lanarekin uztartuz. Arantzaren esanetan:

EHUkoa beste mundu bat zen; ez zegoen euskararik.

Euskara

Giro euskaltzalea izan zuen etxean, baina, etxeko hizkuntza gaztelania zen. Amak ez zuen lortu euskara ikastea hitz egiteko moduan; aitak bai, baina muga batzuekin. Familia abertzale batean hazi zen, eta txikitatik ikasi zituen kantuak, dantzak eta Euskal Herriarekiko maitasuna, baita independentziaren alde borrokatu behar zuela ere.

Antiguako Jakintza ikastolako gau eskolan ikasi zuen euskara. Aitak eta beste herritar batzuek sortu zuten Jakintza.

Irakasle ibilbidea

1979-80 ikasturtean, Jakintza ikastolan irakasle hasi zen Eskolaurrean (Haur Hezkuntza) eta, handik gutxira, Oinarrizko hezkuntza orokorrean (Lehen Hezkuntzan) jardun zuen.

Irakasle eta IKTen arduraduna izan da Jakintza ikastolan (Donostia) 1979tik 2011ra eta 2013-14an. 33 urtez.

Aholkulari

Lan ibilbideko azken urteetan, Lehen Hezkuntzako aholkulari jardun zuen Donostialdeko Berritzegunean. 2011tik 2013ra eta 2014tik 2021era.

Bestelakoak

Erretiroa

2021ean hartu zuen erretiroa. Aurreratu egin zuen, lasaiago bizitzeko, kirola egiteko, irakurtzeko, idazteko, gitarra jotzen berriro ikasteko, etxekoei laguntzeko...

Erreferentziak

  1. Goikoetxea, Jakes. ««Gaur egun dena kontsumitzen dugu. Berdintsu gertatzen da hezkuntzarekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  2. San Sebastian, Arantza. Zuzeu. .
  3. San Sebastian, Arantza. «Arantza San Sebastian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  4. Eskola hiztun bila. Vitoria-Gasteiz. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.