Arantza Aldezabal

Arantza Aldezabal Roteta (Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1967ko urriaren 3a) biologia zientzietan doktorea da (UPV/EHU). 2008tik UPV/EHUko Landare-Biologia eta Ekologia Saileko Irakasle Agregatua da eta ikerketari dagokionez, FisioKlima-AgroSosT deritzon Ikerketa-Taldean, “Larratzearen Ekologia eta lurzoru-landare-animalia elkarrekintzak” izeneko ikerketa-lerroaren ikerlari nagusia da[1]. UEUren talde eragileko kidea ere bada 2023tik[2].

Arantza Aldezabal

Bizitza
JaiotzaPasaia, 1967ko urriaren 3a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaRicardo García-González (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, biologoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: arantza-aldezabal-roteta

Ikerketa

FisioKlima-AgroSosT deritzon Ikerketa-Taldeko kidea da, “Larratzearen Ekologia eta lurzoru-landare-animalia elkarrekintzak” izeneko ikerketa-lerroaren ikerlari nagusia. Instituto Pirenaico de Ecología (IPE-CSIC) ikerketa-zentroan egin zuen doktore tesia eta ondoren doktoratu ondoko 2 urteko ibilbidea NEIKER Zentru Teknologikoan.

1997an doktoratu zen Pirinioetako mendiko abeltzaintza-sistemari buruzko tesiarekin,[3] eta handik aurrera lurzoru-landare-animalia trinomioaren arteko elkarrekintzen azterketara bideratu du bere ikerketa, baita flora eta habitat mehatxatuen azterketa eta kudeaketara ere. Ordutik hona, 65 ikerketa-proiektu, kontratu, zerbitzu tekniko eta ekintza berezietan parte hartu du, erakunde bat baino gehiagotako ikerketa-taldeekin kolaborazio-sare zabala eraikiz (IPE-CSIC, James Hutton Institute, BC3, NEIKER-Tecnalia). Horri esker, diziplina anitzeko lan-taldeak egituratuz, azken urteetan eskualde atlantiarreko mendiko artzaintza-sistemaren iraunkortasunaren inguruko ikerketa sustatu du, helburu argi batekin: hobeto ulertzea aldaketa globalaren eta mendi-eremuetako biodibertsitatearen arteko elkarrekintza, eremu horien iraunkortasuna bermatuko duen kudeaketa eraginkorrena diseinatzen laguntzeko.

UEUkidea

Udako Euskal Unibertsitateko talde eragileko kidea da 2023tik[4]. UEUren Natur ZIentzien saileko kidea ere bada.[5] IkerGazte kongresuan Batzorde Zientifikoko kide ere bada (2019, 2021 eta 2023)[6].

Erreferentziak

  1. «Arantza Aldezabal, FisioKlima-AgroSosT ikerketa Taldeko kidea.» FisioKlima-AgroSosT (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  2. https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/arantza-aldezabal
  3. (Gaztelaniaz) Aldezabal Roteta, Arantza. (1997). «Análisis de la interaccion vegetacion-grandes herviboros en las comunidades supraforestales del parque nacional de Ordesa y Monte Perdido.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU - TESEO) (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  4. «Talde eragilea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  5. «Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  6. «Ikergazte Kongresuko Batzordeak» IkerGazte 2023 (UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.