Arantxa Iturbe

Arantxa Iturbe Maiz (Alegia, Gipuzkoa, 1964ko ekainaren 9a - ) euskal idazle eta irrati-esataria da. Euskadi Irratian lan egiten duena.[1] Gaur egun, Tolosan bizi da.[2]

Arantxa Iturbe

Argazkilaria: Dani Blanco
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaAlegia, 1964ko ekainaren 9a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaTolosa
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta esataria
Enplegatzailea(k)Euskadi Irratia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: arantxa-iturbe-maiz Literaturaren Zubitegia: 62

Bizitza eta ibilbidea

Informazio-zientzietako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. 1985etik aurrera Euskadi Irratian egin du lan, kazetari gisa. Goizean Behin saioan esatari eta zuzendari moduan egindako lanagatik Kazetaritzako Rikardo Arregi Saria jaso zuen 2000. urtean. Bere burua kazetaritzat baino esataritzat du Iturbek.[3][4] Horretaz gainera, iritzi-zutabeak idazten ditu hainbat egunkaritan.

1992an Ezer baino lehen ipuin bilduma argitaratu zuen, eta urte horretan bertan Euskadi Irratiak haren Maite, maite, maitea antzezlana eman zuen irrati nobela gisa. Hizkuntza zuzen eta biziko hamazazpi ipuin laburrek osatzen dute, bikote harremanen gorabeherak, gaizki-ulertuak, komunikazio arazoak… gune nagusitzat harturik. Batzuk, aurretiaz argitaratuta zeuden HABE aldizkarian; beste batzuk, zenbait sari lortutakoak dira: Riiiiiiiiiing! eta Maiteak, denak.[2]

1995ean beste ipuin bilduma bat argitaratu zuen, Lehenago zen berandu, hamairu testu laburrek osatutakoa da. Bere ipuinek pertsonen arteko harremanez dihardute batez ere, eta emakumeak dira protagonista nagusi.[5] Bi lan hauen ondoren aitortu zuen Arantxa Iturbek bere burua idazle.[6]

Bere lanen artean, Goenkaleko telesaioko gidoiak idazten parte hartu zuen.[7]

1999an, Ai ama! saiakera laburrean, amatasunaren gaineko burutapenak plazaratu zituen, topikoak hauste aldera. Lan hori antzerkirako moldatu zuen Agurtzane Intxaurragarekin batera, eta HIKA Taldeak antzeztu zuen 2001ean. Iturbek eta Intxaurragak euskarazko antzerkigilerik onenaren Max Saria jaso zuten handik bi urtera. Antzerki lanak idazten jarraitu du HIKA Taldeko Agurtzane Intxaurragarekin batera. Eta Aitarekin bidaian obraren gidoiaren idazketa lanarengatik Max Saria berriz irabazi zuten Intxaurragak eta Iturbek 2011n.[8][9]

2001ean euskal haur eta gazte literaturaren alorrean barneratu zen eta hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, Nik eserita egiten dut. Eta zer? eta Amona basoan galdu zenekoa.

2006an Kontu-jaten argitaratu zuen, XX. mendearen lehen hamarkadetan jaiotako Euskal Herriko hainbat emakume eskarmentu handikori egindako elkarrizketa bilduma.

Ibilbidea irratian

Ezaguna egin zen irratiaren munduan Jaime Otamendirekin batera aurkeztutako Goizean Behin irratsaioarekin, Euskadi Irratian. 1985ean hasi zen bertan lan egiten. Gerora, Arratsaldekoa saioa gidatu du.

Nazioarteko ibilbidea

  • 2017— Poloniako Wroclaweko (Polonia) antolatuko Międzynarodowy Festiwal Opowiadania istorio laburren jaialdian gonbidatua (2017ko urriaren 5etik 8ra).[10]

Lanak

Ezer baino lehen
Audioa
Arantxa Iturbe, Ezer baino lehen liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1992
Generoaipuinak
HerrialdeaEuskal Herria
Bildumaeuskal literatura-ipuinak
Orrialdeak143
ISBN84-7917-133-2

Istorio laburrak

Saiakera

Haur Literatura

Taularatutako antzerki lanak
  • Ai, ama! Agurtzane Intxaurragarekin elkarlanean (2001, Hika Teatroa)
  • Ixa. Agurtzane Intxaurragarekin elkarlanean (2003, Hika Teatroa)
  • Zeta. Alessandro Bariccoren obraren itzulpena eta egokitzapena; Agurtzane Intxaurragarekin elkarlanean (2005, Hika Teatroa)
  • Aitarekin bidaian. Agurtzane Intxaurragarekin elkarlanean (2009, Hika Teatroa)
  • Koadernoa zuri. Agurtzane Intxaurragarekin elkarlanean (2016, Hika Teatroa)

Nobela

Sariak

Literatura sariak

  • Julene Azpeitia Saria, 1989 Riiiiiiiiiing! lanagatik
  • Donostia Hiria Saria, 1990 Maiteak, denak lanagatik

Antzerki sariak

  • Max Saria. VI edizioa. 2003. Euskal Autore Onena. Ai ama!
  • Max Saria. VIII edizioa. 2005. Euskal Autore Onena. Ixa / Equis
  • Max Saria. XIV edizioa. 2011. Euskal Autore Onena. Aitarekin bidaian

Itzulpenak

Nik eserita egiten dut. Eta zer?

  • (Katalanez) Jo ho faig assegut (Barcelona: La Galera, 2001) itz. Maria Josep Escrivà i Vidal
  • (Galizieraz) Eu fágoo sentado (Vigo: Galaxia, 2001) itz. Xesús Carballo Soliño
  • (Aragoieraz) Yo lo foi asentato (Villanueva de Galligo: Xordica, 2001) itz. Chabier Tomás Arias
  • (Asturieraz) Fáigolo sentáu ¿y qué? (Gijon: Llibros del Pexe, 2001) itz. Xilberto Llano
  • (Gaztelaniaz) Yo lo hago sentado (Barcelona: La Galera, 2001) itz. Jorge Giménez
  • (Katalanez) Jo ho faig assegut (Valencia: Tandem, 2008) itz. Maria Josep Escrivà i Vidal

Ai, ama!

Lehenago zen berandu

  • (Gaztelaniaz) Ya ni siquiera es tarde! (Irun: Alberdania, 2005) itz. Jorge Giménez

Hamaika arrosa

  • (Gaztelaniaz) Once rosas in Otamendi, J.L., Desde aquí (Antología del cuento vasco actual), (Hiru, 1996) Itz. B. Montorio

Maria eta Jose; Pañuelo gorria lepoan

  • (Polonieraz) Maria i Józef; Czerwona chusta na szyi in A.A, Kontu-kontari. Opowiadania baskijskie (TIPI, 2001) Itz. A. Wiacek
  • (Gaztelaniaz) María y José; El pañuelo rojo in Olaziregi, M.J., An anthology of Basque short stories (Center for Basque Studies, 2004) Itz. A. Gabantxo
  • (Italieraz) Maria e Jose; Un foulard rosso al collo in Olaziregi, M.J. Pintxos. Nuovi racconti baschi (Gran Via Edizioni, 2005) itz. R. Gozzi

Nik arrazoi; Gehiago galderarik ez

  • (Polonieraz) Mialam racje; Tylko zádnych prosze! in Pewnej nocy w parku: opowiadania baskijskie (Rebis: 2000) Itz. A. Szofer & A. Zawiszewski

Gehienez bost hilabete

  • (Ingelesez) Five months at most in Ayerbe, M. Our wrs: short fiction on basque conflicts (Center for Basque Studies, 2012) Itz. A. Gabantxo

Erreferentziak

  1. «Iturbe Maiz, Arantxa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. Euskal Literaturaren Hiztegia. EHU. (Noiz kontsultatua: 2017/05/04).
  3. Arantxa. "Biografía" in Olaziregi, M.J. (comp.) Pintxos. Nuevos cuentos vascos, Editorial Lengua de Trapo, Madrid, 2005.
  4. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  5. Basqueliterature. (Noiz kontsultatua: 2017/05/04).
  6. Torrealdai, Joan Mari. (1997). Euskal Kultura gaur: liburuaren mundua.. Jakin, 43 or. ISBN 84-922537-0-3..
  7. Mario Esnal. Sutondo berria. Hamasei urte Goenkalen. 2010.
  8. Narratiba Garaikidea. Etxepare Institutua. (Noiz kontsultatua: 2017/05/05).
  9. «Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko lankideak jaso du Max saria» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  10. «Arantxa Iturbe, Wroclaw hiriko istorio laburren jaialdian» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  11. Erostarbe Leunda, Gorka. (2017-11-30). Kilimatuak ez, kimatuak.Arantxa Iturbek 'Honetara ezkero' liburua plazaratu du, 29 narrazio laburrez osatua, harremanak ardatz eta umore zorrotza lanabes. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.