Arantxa Gurmendi

Arantxa Gurmendi Olabiaga (Donostia, 1944ko azaroaren 3a - Donostia, 2023ko abenduaren 23a[1]) gipuzkoar aktorea izan zen. Antzerkian, telebistan zein zineman ibilbide oparoa gauzaturikoa, Goenkale telesailaren aktore zuzendaria izan zen, baita zenbait dokumentalen zuzendaria ere.

Arantxa Gurmendi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArantxa Gurmendi Olabiaga
JaiotzaDonostia, 1944ko azaroaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2023ko abenduaren 23a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antton Elosegi Aldasoro
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1292521 Edit the value on Wikidata

2024ko martxoaren 3an, Lilatoiaren 34. edizioan omendu egin zuten hil berria zen Arantxa Gurmendi, Donostiako Lilatoiaren sortzaileetariko bat.[2]

Bizitza

Donostiako Parte Zaharrekoa zen, Kanpandegi auzoan jaioa. Gurasoak ere donostiarrak zituen. Aitak aparatu elektronikoak konpontzen zituen, eta zinema aretoetako filmen banaketaz ere arduratzen zen. Amak antzerkia egin zuen gaztetan. Arantxa-eta bost senide ziren. Elbira Zipitria izan zuen andereño, isilpeko ikastolan.[3] Gerora mojetan ikasi zuen, eta Arantxa Urretabizkaia izan zuen ikaskide, besteak beste.

Jarrai antzerki taldean ibili zen gaztetan, Ez Dok Amairu taldeko dinamizatzaileetako bat izan zen, baita Biurriak rock taldeko partaide ere. Arantxa, Ixiar eta Juan Mari Gurmendi anai-arrebek eta beste bi mutilek, Iñaki Araiz eta Juanin Iturraldek, osatzen zuten taldea, eta rock-pop musika euskaraz kantatzen zuten. Arantxa Gurmendik, Zeruko Argian ‘Gazte naiz’ sailean idazten zuen, eta Londresen barrena ibilia zenez garai hartako musikaren defendatzailea zen.[4] Batez ere turismo-gidari gisa egin zuen lana. Frantzian egon zen errefuxiatuta urte batzuetan. Bueltan, antzerkia ikasi zuen Eusko Jaurlaritzak sortutako Antzerti eskolan. Antzerkian, telebistan eta zineman jardun du aktore lanetan. Bere paperik ezagunena Goenkaleko Hortentsirena izan da. Goenkale telesailean aktore-zuzendari ere izan zen. Gainera, hainbat dokumental zuzendu ditu.[5][6][7] Antton Elosegirekin ezkonduta egon zen eta seme bat zuen.[3] Lilatoia emakume lasterketa sortzeko bultzatzaileetako bat izan zen.[8]

2008an gidoiak gogoratzeko zailtasunak izaten hasi zen,[10] eta 2010ean Alzheimer gaixotasuna diagnostikatu zioten.[11][12] Alzheimerra dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen beren Gipuzkoako Elkarteko (AFAGI) kidea zen, eta zenbait kanpainatan parte hartu izan zuen.[13][14] Antton Elosegi senarrarekin ere, bion artean landu dute sozialki gaixotasun horri nola aurre egin behar zaion.[15][16]

2023ko abenduaren 23an hil zen Donostian, 79 urte zituela.[1]

Filmagintza[17]

Bihurriak taldea eta Beatles-en bertsioak (1966)

1960ko hamarkadan, munduan The Beatles-en fama zabaltzearekin batera, euskal inguru gazte eta musika-zaleetan ere igarri izan zen eragin hori. Espainian bezalatsu, ye-ye mugimendua esan zitzaion horri Hego Euskal Herrian, The Beatlesen lehen kantuetan errepikatzen zen lelo baten oihartzun gisa.[18]

Biurriak taldea osatu zuten Arantxa, Ixiar eta Juan Mari gurmendi neba-arrebek eta beste bi mutilek Juanin Iturralde eta Iñaki Araizek, 1960ko hamarkadaren erdialdean, eta pop-rock abestien bertsioak egin zituzten euskaraz. Arantxa Gurmendik Zeruko Argian ere idatzi zuen taldeaz 1966ean:[19]

« Lau gaztek sortu zuten oitura berri bat, iñork sinestu zitekean baño lenago, ludiari jira bira osoa eman dion tankera berri bat (...) John, George, Paul eta Ringo, lau gazte hauek Beatles izenarekin eta ordurarte ez ezagunak ziran ille luze eta jazkera arrigarri oiekin azaldu ziranean, berealaxe gazteak, gauz berriaren billa zabiltzan aiek, egarria kentzeko edari aukerakua arkitu zuten (...). Askok bestela uste arren, nik ez det uste iritxi diran lekura jazkera edo melena gaitik izan danik, dudarik gabe musikalari bezela onak dira. Erabiltzen dituzten abesti geienak beaiek sortutakoak dira eta oso lan onak lortu dituztelakoan nago.  »

—Arantxa Gurmendi, Zeruko Argia, 1965

Mugimendu pop hori saiatu zen Ez Dok Amairuren taldera hurbiltzen, baina Gurmendik kontatu izuen ez zutela han toki egokirik aurkitu.[18] Lehenengo saioa Hernanin burutu zen 1966ko urtarrilaren 9an Lehen Euskal Abesti Berrien Jaialdia eta bigarrena Donostiako Victoria Eugenian, 23an eta han izan zen Arantxa bakarlari bezala, Ixiar Inglaterrara joana bait zen, Arantxa Gurmendik bere era berria erakutsi zuen dotore eta txairo orkestinaz bere doinuak.

Aurkezlea Ez dok Amairuren "hitzaurrean" (1966)

1966ko abenduaren 9an, igandea, eguerdiko 12:15ean, ekitaldi kultural ezohikoa ospatu zen Hernanilko Aitor antzokian: Jaialdi berezia. Egitarauaren arabera, ekitaldiko azken parte hartzailea Biurriak taldea izan zen. Arantxa eta Ixiar Gurmendi ahizpak, Naya musika taldeak lagunduta eta orduan ye-ye deitzen zioten musika euskaraz kantatzen zuten.

Jaialdian lehenago parte hartu zuten beste hauek: Joxan Villa (Juan Mari Lekuonak eginiko lanak kantatu zituen), Mikel Laboa, Julian Lekuona eta euskal musika tradizionala kantatzen zuen sanjuandar Kemen Hirukoa.[4]

« [Hernaniko 1966ko jaialdian...] Musikak ez ezik, estetikak ere pauso handia eman zuen. “Lehen, kaikua -euskal arropa tradizionala janzten bazen, orain erabiltzeari utzi zitzaion; mototsa erabiltzeari utzi eta adats luzeak azaltzen hasi ziren; lehen, ‘flekilorik’ erabiltzen ez bazen, orain, bai. Mutilek ez zuten txapelik eramaten. Ez aurka zeudelako, euren estetikarekin bat ez zetorrelako baizik”. Horren adibide bi jaialdietan parte hartu zuten aurkezleak izan ziren: “Arantxa Gurmendi ‘flekilodun’ neska liraina zen. Minifalda eta bota luzeak janzten oso ausarta izan zen. Ramon Saizarbitoriak, berriz, orrazkera berezia izateaz gain dotore janzten zuen. Orduko modernitatearen bi kimu”.  »

—Mari Karmen Garmendia (Miren Orreaga)[4]

Goenkaleko lankideak (1994-2005)

Arantxa Gurmendiren Hortentsi pertsonaiak 1994tik 2005raino iraun zuen. 2001ko salbuespenarekin. Geroago 2007ko denboraldian pertsonaia gonbidatu gisa ibili zen atal batzuetan. Guztira, 22 denboralditan 400 aktoretik gora pasa Goenkaletik. Denboraldiz denboraldi aritu direnak ikusteko, hemen zerrenda:

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Goenkaleko aktoreak»

Taula honetan agertzen dira 2004ra bitarte aritu ziren antzezle ospetsuak:

Aktorea Pertsonaia Denb. Denboraldia
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22
Mikel Garmendia Joxe Mari Lasa Agirre 10
Kontxu Odriozola Maria Luisa Galardi Ibarretxe 14
Paul Zubillaga Xabier Lasa Galardi 7
Niko Lizeaga Gaizka Lasa Galardi 11
Jose Kruz Gurrutxaga Karlos Lasa Perez de Rozas 9
Anuska Lasa Ane Lasa Perez de Rozas 9
Maite Bastos Margarita "Margari" 14
Arantxa Gurmendi Hortensia Madariaga "Hortentsi" 11
Pedro Otaegi Eusebio Galarraga 12
Abelin Linazisoro Saturnino "Xatur" 8
David Errasti Don Luis Labairu 12
Iñigo Larrinaga Koldo Agirre 18
Iñaki Beraetxe Mikel Mendiaraz "Pelos" 10
Jose Maria Berasategi Kepa Amutxastegi "Txapas" 11
Anabel Arraiza Sara Garmendia 9
Felix Arkarazo Andoni Murua Aldai 16
Iñaki Perurena Imanol Mendizabal Artetxe 20
Iñaki Bergara Kaxkurrio 10
Ainhoa Aierbe Leonor Cardenas 18
Kiko Jauregi Joseba Zubeldia 13
Mañu Elizondo Agustin Iturtzaeta Lertxundi 7
Itziar Ituño Nekane Beitia 15
Pepi Aranburu Igone 18
Joxe Mari Garmendia Anttonio 7
Sara Cozar Miriam "Mimi" 11
Joseba Usabiaga Luis Garcia "Tximista" 10
Naroa Agirre Naroa Etxeberria Garmendia 10
Ana Araujo Estitxu 7
  •      = Pertsonaia nagusia.
  •      = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal gutxitan agertzen da, gonbidatuta).
  •      = Ez da agertu denboraldian.
  • = Fikzioan hildako pertsonaia.

Erreferentziak

  1. Ugarte Irizar, Itziar. «Arantxa Gurmendi aktorea hil da, 79 urterekin» Berria 2023-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-03-03). «Espazio publikoan eta kirolean zaildutako tokia hartu du Lilatoiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  3. «Gurmendi Olabiaga, Arantxa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  4. (pdf) Ez Dok Amairuren hitzaurre izan zen jaialdia. .
  5. «Emakumeak plazan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  6. «25 lagunek ikusi zuten ‘Emakumeak plazan’ dokumentala - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  7. «Basamortuko irribarreak» Arabako SEADen Lagunen Elkartea - Asociación de Amigas y Amigos de la RASD de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  8. marta. Arantxa Gurmendi: “Dena kontrolatuta izango banu, emakume mekaniko bat sentituko nintzateke” | euskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  9. .
  10. (Gaztelaniaz) ««Me sentía segura con los guiones hasta que dejé de retener frases»» El Diario Vasco 2014-09-21 (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Gurmendi: 'El alzheimer reduce la capacidad para cumplir tus sueños'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  12. Engineering, AKTING. » Arantxa Gurmendi: “Jendeak gaixo bezala ikusten zaitu eta ez zait gustatzen” - Info7 Irratia. (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  13. (Gaztelaniaz) Osakidetza. (2016T10:07). «La actriz Arantxa Gurmendi, enferma de Alzheimer desde hace años, colabora con #EiTBMaratoia dedicado a las enfermedades neurodegenerativaspic.twitter.com/c6rX5dYUsV» @osakidetzaEJGV (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  14. «Arantza Gurmendi: 'Sentitzen zara baztertuta'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  15. Iraola, Arantxa. ««Buru argia izan dugu gai horien inguruan: biok»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  16. Iraola, Arantxa. ««Baliabideak behar dira, eta familia bat atzetik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  17. «Euskal Aktoreen Batasuna - Actores Vascos» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  18. Argia. (2011-08-06). «Ye-ye euskaldunen historia ahantzia» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  19. Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2000-01-30). «EUSKAL MUSIKARI ILEA LUZATU ZITZAIONEKOA» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).

Kanpo estekak

  • Euskal Aktoreen Batasuna - Fitxa
  • Arantxa Gurmendi Olabiaga Ahotsak.eus elkarrizketa Idoia Etxeberria
    • 00:01:06  Donostiar peto-petoa
    • 00:03:06 : Aitaren lanbidea; zinema aretoa etxean
    • 00:08:00: Elbira Zipitriarekin, isilpeko ikastolan
    • 00:10:17: Zipitriaren ikastolako heziketa sistema
    • 00:13:30: Hamar urterekin, ikastolatik mojetara
    • 00:18:06: Mojetan, dena erdaraz; beldurra eta ausardia
    • 00:21:46: Etxeko giro alaia: kantua, dantza, antzerkia...
    • 00:24:15: Izarti dantza taldean; turismo bulegoan lanean
    • 00:27:20: 'Jarrai' antzerki-taldean nola hasi zen
    • 00:30:29: Antzezlanak itzultzeko, apaizen laguntza; 35 talde Gipuzkoan
    • 00:34:00: Ipuinak saltzen frontoietako jaialdietan
    • 00:36:10: `Jarrai´ antzerki taldekoen bilerak eta ibilerak
    • 00:39:17: Jantziak eta atrezzoa
    • 00:42:27: Udalaren "Club de Teatro" ekimena; euskarazko beste antzerki taldea
    • 00:45:20: Donostia, erreferentzia antzerkigintzan
    • 00:46:39: Lehenengo antzezlana prestatu zuenekoa
    • 00:49:20: Meliton Manzanasen aurrean
    • 00:54:08: Sei urtean Frantzian errefuxiatuta
    • 00:58:24: Gerra osteko lehen euskarazko irratsaioa, Paristik
    • 01:01:48: Euskal kantagintza berriaren lehen pausoak
    • 01:05:20: 'Zeruko Argia'ko artikuluak; "La chica ye-ye"
    • 01:09:02: Bihurriak rock taldearen ibilbidea
    • 01:13:03: Euskaraz denetik egin zitekeela erakutsi nahi zuten
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.