Arantxa Aguirre Carballeira
Arantxa Aguirre Carballeira (Madril, 1965) madrildar dokumentalen zuzendaria eta gidoilaria da.[1]
Arantxa Aguirre Carballeira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arantxa Aguirre Carballeira |
Jaiotza | Madril, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dokumentalgilea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Biografia
Enriqueta Carballeira aktorearen eta Javier Aguirre zinema-zuzendariaren alaba da, eta ibilbide profesional luzea egin du zinemarekin lotuta. Besteak beste, Mario Camus, Pedro Almodóvar, Carlos Saura eta Luis García Berlanga zuzendariekin lan egin du.[2] Ekoizpen-enpresa zuzendu du -LI Films, José Luis López Linaresekin batera. Hispaniar Filologian ere doktorea da eta bi liburu argitaratu ditu: Buñuel, lector de Galdós / Buñuel, Galdosen irakurlea (Pérez Galdós 2003 Ikerketa Saria) eta 34 actores hablan de su ofici o/ 34 aktore bere lanaz mintzo dira (Cátedra argitaletxea, 2008). Azken ho ri Hécuba, un sueño de pasióndokumentalaren jarraipena.[3]
Agirrek nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, eta WOW Film Festivalen, Cinedans Amsterdamen eta Encounters South African International Documentary Festivalen jaso du saria.[4] Hécuba, un sueño de pasión lehen filmarekin, Goya sarietarako izendatu zuten. 2017an estreinatutako Dancing Beethoven dokumental luzearekin ere Dokumental Onenaren Goya Sarirako izendatu zuten, baita Forqué eta Platino Sarietarako ere, kategoria berean.[5][6] Dokumental horrekin 2016an Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian (SEMINCI) Zilarrezko Spiga lortu zuen Historia Denbora atalean.[7]
Benito Pérez Galdósen filologo eta ikerlari gisa egindako ibilbidearen ondorioz, Agirrek adierazi zuen 2020rako idazleari buruzko film dokumental handia egiteko asmoa duela, autorearen heriotzaren mendeurrenarekin bat etorriz.[8] Hala ere, 2020. urtean Zurbarán y sus doce hijos film luzea argitaratu zuen, Valladolideko Seminciko “Tiempo de Historia” atalean estreinatua.
2021eko abenduan, Madrilgo Arte Ederren Errege Akademian sartu zen seigarren emakumea bihurtu zen.
Filmografia
- 2020an Zurbarán y sus doce hijos / Zurbaran eta haren hamabi seme-alabak. Zuzendaritza. CEEHk ekoitzitako film luzea.
- 2018an El amor y la muerte. Historia de Enrique Granados / Maitasuna eta heriotza. Enrique Granadosen historia. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
- 2017an La zarza de Moisés / Moisesen sasia. Gidoia eta zuzendaritza. ELS joglars-ek ekoitzitako metrajea.[9]
- 2016an Dancing Beethoven. Gidoia eta zuzendaritza. Fondation Béjart Ballet Lausannek eta López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
- 2015ean Una rosa para Soler / Arrosa bat Solerentzat. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
- 2013an La gira por China/Bira Txinan. Gidoia eta zuzendaritza. Fondation Béjart Ballet Lausannek ekoitzitako film luzea.
- 2012an Nuria Espert. Una mujer de teatro / Nuria Espert. Antzerkiko emakume bat. Zuzendaritza. Acción cultural Españolak ekoitzitako film luzea.[10]
- 2012an Juan y Teresa / Juan eta Teresa. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film laburra.
- 2011n An american swan in Paris. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film laburra.[11]
- 2010ean Béjart Ballet au Palais Garnier. Gidoia eta zuzendaritza. Fondation Béjart Ballet Lausannek ekoitzitako film luzea.
- 2009an El esfuerzo y el ánimo / Ahalegina eta adorea. Gidoia eta zuzendaritza. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
- 2008an Un ballet para el siglo XXI / XXI. menderako baleta. Gidoia eta zuzendaritza. Empresa Municipal Promoción Madrid, S.A.k ekoitzitako film laburra.
- 2006an Hécuba. Un sueño de pasión / Hekuba. Grinazko ametsa, Jose Luis López-Linaresekin batera. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
- 2003an Un instante en la vida ajena / Une bat inoren bizitzan. Gidoilari Javier Rioyorekin eta Mauricio Villavechiarekin batera. López-Li Filmsek ekoitzitako film luzea.
Sariak eta aintzatespenak
- WOW Film Festivalen, Cinedans Amsterdamen eta Encounters South African International Documentary Festivalen jaso du saria.[4]
- Hécuba, un sueño de pasión lehen filmarekin, Goya sarietarako izendatu zuten.
- 2017an estreinatutako Dancing Beethoven dokumental luzearekin ere Dokumental Onenaren Goya Sarirako izendatu zuten, baita Forqué eta Platino Sarietarako ere, kategoria berean.[5][6]
- Dokumental horrekin 2016an Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian (SEMINCI) Zilarrezko Spiga lortu zuen Historia Denbora atalean.[7]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Entrevista a Arantxa Aguirre Carballeira |. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- Arantxa Aguirre. 16 de mayo de 2013.
- «Publicaciones: Buñuel, lector de Galdós - Publicación - Cabildo de Gran Canaria» www.casamuseoperezgaldos.com.
- «Arantxa Aguirre» IMDb.
- BARCELONA, MARTA CERVERA /. (1 de mayo de 2017). Arantxa Aguirre: "Dancing Beethoven' no es solo para balletómanos". .
- «Dancing Beethoven » Premios Goya 2018» www.premiosgoya.com.
- «Dancing Beethoven | ¡Madrid! Juventud» blogmadridjuventud.com.
- Arantxa Aguirre, cineasta: “No descansaré hasta hacer mi documental sobre Galdós”. 27 de octubre de 2015.
- 'La zarza de Moisés', el documental que se adentra en el proceso creativo de Els Joglars - RTVE.es. 29 de marzo de 2017.
- Imprescindibles - Nuria Espert. Una mujer de teatro - RTVE.es. 24 de octubre de 2016.
- Aguirre, Arantxa; Knobloch, Paul; Kupinsky, Dawid. (9 de octubre de 2011). An American Swan in Paris. .
Kanpo estekak
- Bideo-elkarrizketa Arantxa Agirreri. artxibatu zen .
- Elkarrizketa Días de cine saioan.
- Antenaren 3ko elkarrizketa.
- Pérez Galdósi buruzko libururako esteka.