Arantxa

Arantzazu, Arantza edo Arantxa euskarazko emakumezko izena da.[1]

Arantzazu
Arantzazuko Ama Birjina
Arantzazuko Ama Birjina
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna
Izenaren eguna Irailaren 9
Artikulu hau izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arantzazu (argipena)».

Euskal Herriko Andre Maririk ezagunenetako eta gurtuenetako bat dugu hau; 1918tik Gipuzkoako zaindaria da. Bitan agertu omen zen eliza eraikitzeko aginduz, dirudienez lehen aldian ez baitzuten haren manua aintzat hartu. Bigarrenean, berriz, Rodrigo Balantzategiri agertu omen zitzaion elorri edo arantza batean, eta honi zor zaio hain zabaldurik dagoen etimologia. Izan ere, kondairak dioenez, "Arantzan zu?" galdegin omen zion artzainak Andre Mariari. Argi dago azalpen polita bezain okerra dela eta esanahia askoz ere arruntagoa dela: arantza + zu, hau da 'arantza landarea ugari dagoen lekua'. Bertan frantziskotarren komentua dago, behinola mertzedariena izan zena.[2]

Arantxa izena duten pertsona ezagunak

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Arancha de Benito telebista aurkezle Madril 1969-11-06
Arantxa Aguirre Carballeira dokumentalgile
gidoilari
film-zuzendari
Madril 1965
Arantxa Aranguren aktore Iruñea 1966-02-08
Arantxa Argüelles dantzari Zaragoza 1970-11-01
Arantxa Echevarría film-zuzendari
gidoilari
zinema ekoizle
errealizadore
Bilbo 1968
Arantxa Elizondo Lopetegi unibertsitateko irakasle
politologo
Donostia 1967-02-26
Arantxa Iturbe kazetari
idazle
esatari
Alegia 1964-06-09
Arantxa Kaltzada kazetari Donostia 1969
Arantxa Lazkano film-zuzendari
gidoilari
Zarautz 1949-04-23
Arantxa Moñux aktore
bikoizle
Donostia 1957-04-23
Arantxa Orbegozo kirolari
bidaiari
margolari
kale-garbitzaile
Tolosa 1962-08-15
Arantxa Ramos igerilari Barakaldo 1988-09-09
Arantxa Sánchez Vicario tenislari
tenis entrenatzaile
Bartzelona 1971-12-18
Arantxa Tapia Otaegi politikari
unibertsitateko irakasle
ingeniari
Astigarraga 1963-09-24
Arantxa Urretabizkaia idazle
itzultzaile
poeta
zinema aktore
gidoilari
Donostia 1947-07-01
Arantza Ibarra idazle
film-zuzendari
iritzi-kazetari
gidoilari
Gernika-Lumo 1975-09-28
Arantza Loureiro atleta Bilbo 1981-02-22
Arantza Quiroga Cia politikari
abokatu
Irun 1973-07-26
Arantza Ugalde sismologo
unibertsitateko irakasle
Barakaldo 1966-09-30
Arantza Urkaregi sindikalista
politikari
biostatistician
unibertsitateko irakasle
Donostia 1954-04-23
Arantzazu Ametzaga liburuzain
idazle
Buenos Aires 1943-01-21
Arantzazu Martínez margolari Gasteiz 1977-07-05
Aranzazu González igerilari Donostia 1975-06-05
Aránzazu Calleja musikagile
musika-irakasle
musikoterapeuta
Bilbo 1977
Maritxu Urreta itzultzaile
ilustratzaile
argazkilari
idazle
Donostia 1915-09-10 2018-08-13

Erreferentziak

  1. Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
  2. Euskaltzaindiaren izendegiak: Maider

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.