Aranondo
Aranondoa (Prunus domestica) Rosaceae familiako fruta-arbola da. Zurtoin zuzena dauka, azal leuna eta adaburu globularra. Loreak goiztiarrak dira eta bakarka edo binaka hazten dira. Fruituak aranak dira.
Aranondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus domestica L.
Zerrenda
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | plum wood (en) |
Prunus terminoa latinetik dator, eta basaranaren izena da; domestica terminoak "etxekoa" esan nahi du.
Ezaugarriak
Hosto erorkorreko fruta-arbola da, eta 10 m garai izan daiteke. Adaburu zabala eta irregularra du.
Zurtoina – Azala
Aranondoaren zurtoina zuzena eta estua da, eta azala leuna eta marroia. Kimu gazteak berdeak eta pubeszenteak dira; adar helduak, berriz, arreak eta leunak -arantzatsuak, batzuetan-.
Hostoak
Aranondoak hosto obalatu eta meheki horzdunak ditu.
Loreak
Zuri-berdexkak dira loreak, eta multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehenago.
Habitata
Jatorriz Kaukasokoa dela uste dute adituek, baina, antzinatik, fruta-arbola modura kultibatzen da herrialde askotan.
Erabilera
Aranak fresko, siku, konfitatu edo marmeladan kontsumitzen dira. Aranondoaren mamia laxantea da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.