Arano

Arano[3] Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa. 111 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Arano
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aranoko etxeak. 2009ko abenduaren 28a.

Bandera

Aranoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzalde
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arano
AlkateaJoxean Ruiz Miner (Herri Aiherriz)
Posta kodea31754
INE kodea31024
Herritarraaranoar
Geografia
Koordenatuak43°11′59″N 1°53′43″W
Azalera13,3 km²
Garaiera440 metro
Distantzia81 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria110 (2023:  −1)
alt_left 53 (%48,2)(2019) (%57,3) 63 alt_right
Dentsitatea8,27 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,17
Ugalkortasuna[1] 47,62
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,32 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 81,50 (2018:  %-5,91)

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldeko muturrean dago. Herrira heltzeko NA-170 hartu behar da eta Usategietara edo Ezkurrako gainera ailegatzean bertan dagoen errepidea jarraitu.

Suro auzoa.

Aranok Gipuzkoako Errenteriarekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin hegoaldean eta ekialdean eta Gipuzkoako Hernanirekin mendebaldean. Arano izen bereko herriguneak eta Latse, Suro eta Urumeako auzuneek osatzen dute. Itsasoa herrigunetik ikus daitekeen Nafarroako udalerri bakarra da.

Arano herrigunea dena propio, halaber, bi auzotan banatua dago Goiko Herri gune nagusia udaletxe eta elizarekin, eta Beheko Herri deritzona.[4]

Klima eta landaredia

Aranok klima atlantiar epela dauka, euri egunak ugariak dira urte osoan zehar eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, eta batez besteko prezipitazioak 1.500 eta 1.600mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 170 izaten dira.

Aranoko herrigunearen inguruan larrea eta baso aberatsa dago, bertan haritza, pagoa, gaztainondoa, lizarra, Intxaurrondoa, sagarrondoa eta abar ugariak dira. XIX. mendetik aurrera larizio-pinu (Pinus nigra) asko birlandatu zen.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Sorrera: Abelzaintza eta haizeolak

Ez dago argi Erdi Aroan Basaburu Txikian edo “Saso” ibarrean inskribaturik ote zegoen. Bizigune moduan berandu finkatuko zen: 1366ko su-liburuan ez da agertzen.[5][6] Nafarroako Koroak erosi zuen 1381ean, Beltrán Vélez de Guevarako jaurerria, Goizueta eta Berarekin batera, Karlos IV.a Vianako printzeak kuarteletatik eta ezarpenetatik askatu zuen, eta immunitatea eman zien bere barrutian errefuxiatutako gaizkileei (1454); hala baieztatu zuten gero Albreteko Joanes III.a Nafarroakoak (1491) baita Fernando Katoliko Aragoikoak ere (1514) Nafarroa konkistatu eta gero.[5]

1404ko agiri batean Aranoko eliza konpondu dela esaten zenez (jatorrizko Erdi Aroko elizaren hondakinen gainean eraiki zela dio agiriak), herria 1381 eta 1404 urteen artean sortu zuten noizbait.

Arano Goizuetako hiribilduaren mende egon zen 1630 arte. Goizuetako artzain batzuek izan ziren lehenengo etxeak egin zituztenak, Goizueta baino askoz altuago zegoen toki batean, eguteran hegoaldera begira eguzkia indarra hobeto jasotzeko, iparraldeko haize hotzaren babesean, eta ganaduak izugarri maite duen mendiko larre oparotik gertu. Arano 440 metroko altueran dago eta Goizueta 150 metrotan.

Haizeola edo mendiko burdinola (agorrola) baten modeloa, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan.

Litekeena da garai hartan burdin-mea txikiak aurkitu zituztela inguruan, eta haizeola metodo bitxiaren bitartez landu zituztela. Baina oraindik ez da horrelako aztarnarik aurkitu. Haizeolak industria aurreko garaietako instalakuntzak ziren, k. a. XI. mendetik k. o. XV. mendera arte erabili zirenak. Bertan burdin mea eraldatzen zen, forjatzeko moduan utzi arte, baina energia hidraulikorik erabili gabe.

1415eko auzia herria eta Arranbide burdinolaren artean

1415ean Arano herria eratuta zegoen. Urumea ibaian, Aranoko lurretan, kokatuta zegoen Arranbideko burdinolako jabeak Arranoko kontzejuaren kontra aritu zen auzi batean Nafarroako Kontuen Ganberan ("Cámara de Comptos"). Aranoko mendietan ikatzerako egurraren ustiapenari buruzko auzia da. Auziaren dokumentazioa oso ondo kontserbatuta dago, eta oso bitxia da mendiaren jabetzaren inguruko argudioek hartu zuten maila teknikoa. Argi dago Aranoko Kontzejuak ez zuela mendiaren gaineko jabetza-titulurik; izan ere, alegazioan, antzina-antzinako esplotazioa zela besterik ez zuten argudiatzen (orduko herritarren oroimenetik harantzago zihoala), eta “arbasoen garaitik zetorrela” aipatzen zuten. Beraz, burdinolaren jarduerak sortu zuen gatazka, eta Kontuen Ganbera behartu zuen inork jabetza-titulurik ez zuen mendi baten aprobetxamendua arautzera. Kontuen Ganberaren ebazpena ez da azaltzen agirian, bainaagiria ikusita ziurtatu daiteke, ezbairik gabe, ordura arte inork ez zuela Arano mendia helburu industrialekin ustiatu nahi izan, eta, beraz, haren baliabideak ez zirela inolako auzirik izan. [7]

Herri independentea (1630)

1630ean Felipe IV.a Espainiako erregeak goizuetarrengandik bereizi eta herri independente bihurtzeko grazia eman zion Aranori, 700 dukaten truke.[5]

XIX. mendeko burdinolak, nekazaritza eta abeltzaintza

Arrano herriko lurren erabilera 1870ean. Haritza, pagoa, gaztainondoa, lizarra, Intxaurrondoa, eta sagarrondoa(Nafarroako Diputazioa)[8]

XIX. mendearen hasieran hiribildua bi auzotan banatuta zegoen, eta bien arteko mugan Arranbideko burdinola zegoen, 1.500 kintal burdina ekoizten zuena. 1.700 arto-anega ere bildu ziren. Alkatea izendatzeko pribilegioa zuen hiribilduak, eta berehala ezartzeko ere. Ez zuen kuartelik ordaintzen, baina bai alkabala zerga ordaintzen zion Goizuetako hiribilduari. Mende erdian, eskola bat zuen, 1.440 errealez hornitua, guztien funtsetatik ordaindua, eta 34 arto-errobo, ikasleen gurasoek ordainduak; bideak asko eta nahiko onak ziren. Burdinolak 16 pertsona hartzen zituen orduan zuzenean, gaueko eta eguneko bi txandatan banatuta. Gainera, jornalari askok burdinoletan urtero erretzen ziren 10.000 ikatz-karga inguru basoan egiten eta eramaten zuten. Nekazaritza eta abeltzaintza askotarikoak ziren.[5]

1870eko maparen arabera Aranoko zuhaitz ugarienak haritza, pagoa, gaztainondoa, lizarra, Intxaurrondoa, eta sagarrondoa ziren.[8]

Garagardogintza

1982an Cervezas El León donostiar enpresa historikoa lekualdatu zen Donostiako Antigua auzotik Aranoko udalerrira. Cervecas El León, 1913an sortua, besteak beste El León eta Keler marketako fabrikatzailea zen, Gipuzkoako bertako garagardo-markatzat hartzen baitira. Aranora eraman zutenean, Arula izeneko iturburu bat erabili ahal izan zuten, garagardoa egiteko oso egokiak ziren ezaugarri bereziak zituena.

1982an, Donostiatik Aranora (Nafarroa) eraman zuten fabrika. 1993an, Cruzcampok erosi zuen Keler, Aranoko lantegiko enblematikoena. Gero Guinness etxearen eskuetan egon zen. Eta 1999an, Aranoko lantegia Heineken taldearen menpe geratu zen. Keler marka Damm etxeari saldu zion orduan Heineken-ek, eta Nafarroan egiteari utzi zioten. Madrilen eta Katalunian egiten dute ordutik Keler. Hala ere, bere burua Euskal Herriko garagardo gisa agertzen du, eta Euskal Herriko hainbat futbol talderen babesle da, bereziki Realarena.

Aranoko lantegiak taldeko beste marka batzuetako (Amstel, Heineken, Cruzcampo, etab.) garagardoa egiten jarraitu zuen 2008 arte. 2008. urtearen amaieran lantegia itxi eta produkzioa multinazionaleko beste fabrika batzuetara aldatu zela iragarri zen, eta Aranon 25 urte baino gehiagoko garagardo-tradizioari amaiera eman zitzaion, eta itxi zenean 69 langile zituen herriko industria garrantzitsu bakarra itxi zen, gehienak Gipuzkoakoak ziren.[9]

Demografia

Aranoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,79 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).


Politika

Aranoko udaletxea eta ostatua.

Udaletxea

Udaletxea plaza txiki batean dago, elizatik gertu. Lau solairuko eraikin zaharra da, antzinako eskolen ondoan dagoena. Eraikinean, udal bulegoez gain, taberna eta etxebizitza bat daude. Aranoko udaleko idazkariak Goizuetako idazkari lanak ere egiten ditu. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Goiko Herri, z/g

Udal hauteskundeak

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Aranon, ez zelako inongo talderik aurkeztu[10].

2011an abenduan osatu zen udal talde berria, Ainhoa Ansa Zugarramurdi buru zelarik.

Aranoko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[11] 2011[12] 2007[13] 2003[14] 1999[15] 1995[16] 1991[17] 1987[18] 1983[19] 1979[20]
Herri Aiherriz (HA) %84,62 5 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %0,00 0 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Herri Aukera (HA) - - - - - - - - - - %70,91 5 - - - - - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - %90,67 5 %80,72 5 - - - -
Herriaren Alde - - - - - - - - - - - - - - - - %60,42 5 - -

Alkateak

2003-2007Iñigo Larrea PerurenaHA
2007-2011Iñigo Larrea PerurenaHA
2011-2015Ainhoa Ansa Zugarramurdi "Herri Aiherriz"

Azpiegitura eta garraioak

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara

Aranoko euskara[24] Sortaldeko euskalkian[25] dago kokaturik, zehatzago esanda, Leitzaldeko euskara[26] da herrian hitz egiten dena. Gipuzkoako ipar-ekialdeko herriek, Bidasoa aldekoek (Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), eta Nafarroako Leitzaldekoek, Basaburuakoek, Larraungoek eta Imozkoek osatzen dute Sortaldeko azpieuskalkia. Erdialdeko euskara, sartalderantz bezala, sortalderantz ere zabaltzen joan da, eremu nafarreraino. Sortaldeko azpieuskalkiak erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko zubi-lana egiten du, baina batez ere Gipuzkoako Oiartzunek, Hondarribiak eta Irunek egiten dute zubi-lan hori. Euskara giputzaren berrikuntzak eta euskara nafarreko ezaugarriak aurkituko ditugu, beraz, azpieuskalki honetan.

Zerbitzuak

Aranoko pilotalekua.

Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

San Martin elizako kanpandorrea.
  • San Martin eliza, XIX. mendeko eraikina da, jatorrizko Erdi Aroko elizaren hondakinen gainean eraiki zen 1404an. Gaur egungo egitura gurutze latindarreko oinarridun eraikina da, kanoi erdiko ganga estaldurarekin. Hegoaldeko fatxadan 1829 urtea irakur daiteke.[5]
  • Latse erreka zeharkatzeko Erdi Aroko zubi bat dago, erdi-puntuko begi bakarrekoa.
  • San Sebastian ermita.
  • San Roke ermita.

Herritar ospetsuak

  • Cornelio Bengoechea Alzuri, Bengoetxea I (1909-?): erremonteko pilotaria[27]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Herria - Urumea Arnastu» www.urumeaarnastu.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  5. Gran Enciclopedia de Navarra | ARANO. (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  6. (Gaztelaniaz) «El Archivo de Navarra dedica su microexposición de febrero al Libro de fuegos de 1366» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  7. (Gaztelaniaz) Mugueta Moreno, Íñigo. (2010). «La primera industrialización en Navarra: las ferrerías en la Baja Edad Media» Huarte de San Juan. Geografía e Historia, 16 (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  8. «Planos de masas de cultivos. Definitivos. Arano - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  9. «La fábrica Heineken de Arano abre sus puertas» web.archive.org 2009-10-02 (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  10. Noticias de Navarra egunkariko albistea.
  11. Aranoko udal hauteskundeak 2015.
  12. Arano 2011 maiatza: Kandidatura ez.
  13. Arano 2007 maiatza: Kandidatura ez.
  14. Arano 2003 maiatza: Kandidatura ez.
  15. Arano 1999 ekaina: Kandidatura ez.
  16. Aranoko udal hauteskundeak 1995.
  17. Aranoko udal hauteskundeak 1991.
  18. Aranoko udal hauteskundeak 1987.
  19. Aranoko udal hauteskundeak 1983.
  20. Arano 1979 apirila: Kandidatura ez.
  21. «Ansa Huici, Roke - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  22. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  23. «Dotrina ikasi zutenean, aldatu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  24. «Arano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  25. «Sortaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  26. «Leitzaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  27. «Arano - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.