Aranguren dorretxea
Aranguren dorretxea Bizkaiko Orozko udalerrian kokatzen den dorretxea da. Zubiaur eta Ibarra auzoen arteko bidean eta Arnauri ibaiaren ondoan dago.
Aranguren dorretxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Orozko |
Koordenatuak | 43°05′49″N 2°52′10″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005157 |
25 | |
Historia
Aranguren dorretxea Aiarako jaunen agindupean zegoen Olarte sendiaren jabetza izan zen. XVI. mendearen hasieran eraiki zen. XVII. mendean Rotaetxe familiak eskuratu zuen, eraikinaren erreforma gauzatu eta gaur egungo itxura emanez[1].
Deskribapena
Aranguren dorretxea izen hori izan arren ez da bandokide dorretxe ohikoa, babesleku izateko eraikitakoa alegia, dirudun kapare baten etxea baizik. Egia esan, bizileku izateko helburu argia duen landa jauregia da.
Estilo gotiko eta pizkudentarreko ezaugarriak konbinatzen ditu. Oinplano laukidunekoa da eta hiru solairu ditu. Lehen bi solairuetan harlangaitz-hormak ditu, harlandua izkinetan erabiltzen duelarik[2]. Bertan zenbait bao eta leihatila eta gezileihoren bat dago. Kanpoaldean lehen solairura igotzeko eskailera bi daude, aurrealdekoa handiagoa delarik. Goiko solairuak aurrealde nagusian adreiluzko eta egurrezko bilbapena daramana eta gainontzekoetan bakarrik egurrezkoa[3]. Solairu hau funtsezkoa da Aranguren dorretxearen irudian, bere ezaugarri bereizgarria baita. Behe solairuko sarrera nagusian Olarte sendiaren armarria ageri da[4].
Erreferentziak
- Torre de Aranguren (Orozko), Juan Manuel González Cembellín(Gaztelaniaz)
- Torre de Aranguren(Gaztelaniaz)
- Aranguren dorretxea
- Paseos por Orozko(Gaztelaniaz)