Aranguren Txiki
Aranguren Txiki Zaraia mendilerroko mendi bat da. Deguria haranaren iparraldeko zatian kokatua dago, Arlutz mendiaren ekialdean, azken mendi honekin, tontor bikote bat eratuz. 1.136 metroko garaiera du, eta, mendilerro honetako mendien artean, zortzigarren garaiena da.
- Artikulu hau Zaraiako bigarren mailako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».
Aranguren Txiki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.136 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′19″N 2°29′53″W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Irispideak
Lizargarateko lepora heldu ondoren, ezkerrerantz abiatzen den bidea hartu behar da, gas hodiaren bidea, alegia. Eta, bide honen amaierara heldu ondoren, Arlutz mendirantz abiatu behar da. Deguria haranera jeisten den bidea eskuinetara utzita, Arlutz mendiaren tontorra igaro, eta eskuinetara hartu behar da, ekialdera, handik berehala, mendi honen tontorrera iristeko
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.