Arango harana
Aran harana (araneraz ofizialki Val d'Aran, katalanez Vall d'Aran) Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan eta Lleida probintzian dagoena. Okzitaniako lurraldea da.
- Artikulu hau Lleidako haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran».
Aran harana | |||
---|---|---|---|
Val d'Aran Vall d'Aran | |||
Ereserkia: Montanhes araneses | |||
| |||
Localització de la Vall d'Aran.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Vielha e Mijaran 42°44′6″N 0°47′43″E | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 633,60 | ||
Mugakideak | Pallars Sobirà, Alta Ribagorça eta Ribagorza | ||
Administrazioa | |||
Gobernua | Conselh Generau d'Aran | ||
Arango Sindikoa | Maria Vergés Pérez | ||
Legebiltzarra | Arango Kontseilu Nagusia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.175 (2020) 82 (2019) | ||
Dentsitatea | 16,06 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
BPG nominala | 316.100.000 € (2014) −11.600.000 (2013) | ||
BPG per capita | 32.100 € (2014) −1.000 (2013) | ||
Bestelako informazioa |
620.47 km²-ko eskualde honetan 10.175 lagun bizi ziren (2020) eta 9 udalerri daude. Biztanle dentsitatea 16,09 biz/km²-koa da. Hiriburua Vielha e Mijaran da (5.500 bat biztanle).
Geografia
Arango harana Okzitaniako Gaskoinian kokatu ohi da. Administrazio kontuetan, Okzitania ia osoa Frantzian sartu zuten bere garaian baina Arango harana Espainian sartu zuten.
Inguru naturala
Pirinioen ekialdean dagoen haran honen lurraldearen heren bat 2.000 metrotik gora dago. Montlude (2.518 m), Comaloforno (3.033 m), Besiberri Nord (3.008 m), Tuc de Molières[1] (3.010 m, eskualdeko mendirik altuena, baina iturri batzuen arabera Besiberri Nord horrek 3.018 metro omen ditu eta eskualdeko altuena da), Punta Alta (3.014 m), Feixan (2.955 m), Colomers (2.9333 m), Malh de Pois (2.883 m), Forcanada (2.883 m), Maubèrme (2.881 m), Tuc de Vacivèr (2.644 m), Montcorbison (2.172 m) eta Montardo (2.833 m) mendirik altuenen artean ditugu.
Bestalde, Garona eta Noguera Pallaresa ibaiak eskualde honetan sortzen dira, Garona ibaiaren sorburua alboko haranean, Benasque-Benásen badago ere.
Hauek dira inguru honetan desagertzear dauden animalia espezieak: hartz arrea (Ursus arctos), eper zuria (Lagopus mutus), ahuntz kataluniarra, sargantana aranesa (Lacerta aranica) eta ugatza (Gypaëtus barbatus). XX. mendean, Pirinioetako hartz-populazioak gainbehera handia izan zuen eta hartz arrea ia desagertu egin zen, baina Esloveniatik ekarri zituzten ale batzuk. 1973an 'espezie babestua' izendatu zuten haranean (Espainiako 2573/1973 Dekretua). 2004ko azaroan Cannelle emea hil zen Frantzian, bertako azken hartza. Orain dauden hartzak Esloveniatik ekarritakoak dira edo Esloveniakoen ondorengoak.
Mugakideak
Iparraldetik Frantzia estatuan kokaturik dauden Gaskoiniako beste hiru eskualderekin du muga, hego-mendebaldetik Huescarekin (Aragoi), hegoaldetik Goi Ribagorza eskualde katalanarekin eta ekialdetik Pallars Sobiràrekin.
Udalerriak
Arango haranean 33 mendiko herri txikik osatzen dute, eta 9 udalerritan antolatuta daude.
Udala | Biztanle | Udala | Biztanle |
---|---|---|---|
Arres | 65 | Les | 946 |
Bausen | 58 | Naut Aran | 1803 |
Bossòst | 1109 | Vielha e Mijaran | 5559 |
Es Bòrdes | 259 | Vilamòs | 186 |
Canejan | 107 |
Herriak
Arango eskualdea 6 terçons edo 6 eskualde txikiagotan banatzen da: Quatre Lòcs, ipar-mendebaldean; Marcatosa, erdialdean, Pujòlo, ekialdean; Irissa, mendebaldean; Castièro, hego-ekialdean eta Aries e Garòs hego-ekialdean.
- Vielha e Mijaran. (900 m).
- Arres. (1267 m). (Arres de Jos, behekoa, eta Arres de Sus, goikoa).[2]
- Arró.
- Arròs.
- Arties.
- Aubèrt.
- Bagergue.[3]
- Baqueira eta (Plat de) Beret.
- Bausen. (931 m).
- Begós.
- Benós.
- Betlan.
- Betren.
- Bossòst. (710 m).
- Canejan. (906 m).[4]
- Casarilh.
- Casau.
- Era Bordeta.[5]
- Es Bòrdes. (852 m).
- Escunhau.
- Garòs.
- Gausac.
- Gessa
- Les. (634 m).
- Mont.
- Montcorbau.
- Montgarri.
- Pont d'Arròs.
- Pontaut.
- Salardú.
- Sant Joan de Toran.
- Tredòs.[6]
- Unha.[7]
- Vila.
- Vilamòs. (1255 m).
- Vilac.
Politika
Kataluniako Generalitateak eskualde honetako Conselh Generau d'Aran izeneko gobernuari hainbat eskumen berezi laga dizkio.
Hizkuntzak
Hizkuntza ofizialak aranera, katalana eta gaztelania dira. Gaur eguneko hizkuntzaren ikuspegitik, Aran harana Okzitaniako zati da.
Teoria onartuen arabera, Val d´Aran izena euskaratik ei dator, Aran horrek zuzenean haran esan nahi baitu, hau da, tautotoponimoa da.
« | (...) és simplement el nom rediviu de valí en el base aquitànic local, que allí pervisqué fins a la fi del primer millenni d. C. No descartem del tot que en el del Vallès hi hagi en una forma o altra alguna reminiscència del mot ibèric corresponent. Però és mera possibilitat vaga i innecessària. | » |
XI. mendeko dokumentu batean, Agengo Santa Feren kantuan, Aran haraneko baskoiak aipatzen dira:
« | (Okzitanieraz) Cisclant bascon, que son d'Aran Dizon: `Por ren viva nonn an'! |
» |
« | Hasi dira txistuka Arango baskoiak, eta honela esan dute: |
» |
Bestalde, Val d´Aranen euskaratik azaldu daitezkeen zenbait toponimo mantendu dira.[10]
Aranera okzitanieraren dialektoa da. Arango harana Okzitaniako lurralde bakarra da non okzitaniera ofiziala den. Okzitanieraren eremuan oso zabala den arren okzitanieraren Arango dialektoari bakarrik eman izan zaio estatus ofiziala. Arango okzitanieraren bertoko aldaera hizkuntza ofiziala da haran osoan, eta Espainiako Erresumako hizkuntza ofizialen zerrendan dago gaztelania, katalana, euskara eta galizieraarekin batera. (Okzitanierak ez du, oraingoz, hizkuntza ofizial estatusik Frantzian).
Irudiak
- Tuc de Molières (3.010 m).
- Ipar Besiberri (3.008 m).
- Arango haraneko hiriburua: Vielha e Mijaran. (900 m).
- Bossost herriko eliza.
- Sant Miquèu eliza, Vielha e Mijaran eskualdeko hiriburuan.
- Piros hartzari egindako azken argazkia.
- Pirinioetako mendiak, basoak, belardiak.
- Arango eskualdeko mendi eta laku batzuk.
- Bassa d´Oles.
- Estanh dera Restanca.
- Estanh de Montcasau.
- Tuc de Saslòsses.
- Estanh de Pòdo.
- Estanhs de Ribereta.
- Estanh Gelat eta Tuc de Pòdo.
- Montgarriko Santutegia
Erreferentziak
- (Katalanez) Planas, Toni. Tuc de Molières | Senderisme. (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Katalanez) «Arres de Sus-Arres de Jos» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Katalanez) «Bagergue-Unha» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Katalanez) «Canejan-Pontaut» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Katalanez) «Es Bòrdes-Arró-Era Bordeta-Es Bòrdes» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Katalanez) «Tredòs-Salardú» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Gaztelaniaz) Cataluña. (2021-01-18). «Ruta por los pueblos del Valle de Arán en los Pirineos» Viaja por libre - Blog de viajes y senderismo (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- (Katalanez) «Onomasticon Cataloniae - Joan Coromines - Versió digital - Institut d'Estudis Catalans» oncat.iec.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.1.
- (Katalanez) «Onomasticon Cataloniae - Joan Coromines - Versió digital - Institut d'Estudis Catalans» oncat.iec.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Katalanez)(Okzitanieraz) Arango Kontseilu Orokorra
- (Gaztelaniaz) Arango turismoa Val d'Aran
- (Gaztelaniaz) Turismo; Val d'Aran bisitatzeko aholku batzuk.
- (Katalanez)(Okzitanieraz) (Gaztelaniaz) Val d'Aran: mendi-ibiltaritza.
- (Katalanez)(Okzitanieraz) (Gaztelaniaz) Val d'Aran herriz herri.
- (Katalanez)(Okzitanieraz) (Gaztelaniaz) Val d'Aran: mendi-ibiltaritza. Bide erraz batzuk.
- (Katalanez)(Okzitanieraz) (Gaztelaniaz) "Bosques de mil colores en la Val d’Aran".
- (Katalanez)(Okzitanieraz) (Gaztelaniaz) "Val d’Aran Natura Parketik ibilbideak".
- (Katalanez)(Okzitanieraz) (Gaztelaniaz) turismo gidatxoak.