Aranaratxe
Aranaratxe[4] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 77 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 72 kilometro mendebaldera dago.
Aranaratxe | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Pilotalekua eta eliza. | |||||||||||
| |||||||||||
![]() | |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Lurraldea | ![]() | ||||||||||
Merindadea | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | Lizarraldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | ![]() | ||||||||||
Erkidegoa | ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Alfonso Ulibarri Iparragirre (AEA, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31271 | ||||||||||
INE kodea | 31021 | ||||||||||
Herritarra | aranaratxear | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°46′46″N 2°13′42″W | ||||||||||
Azalera | 5,1 km² | ||||||||||
Garaiera | 781 metro | ||||||||||
Distantzia | 72 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 70 (2023: ![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 13,73 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[2] | % 21,9 | ||||||||||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 45,45 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[2] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[2] | % 3,14 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2][3] | % 10,60 (2018: ![]() | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.aranarache.es/ |
Herriaren izena [aɾanaɾatʃe] ahoskatzen da.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Udalerritik igarotzen da NA-7185 errepidea, Lizarra-Gasteiz.
Aranaratxek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Eulaterekin ekialdean, eta Larragoarekin mendebaldean.
Klima eta landaredia
Udalerriko landaredia klima azpimediterraneoari dagokio, nahiz eta zenbat eta iparralderago egin, klima hezeagoa den. Udalerriaren hegoalde eta iparraldean dauden mendizerretan klima atlantiarra da nagusi, prezipitazioak herrigunean baino ugariagoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 1.200 eta 1.400mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 dira herrigunean, eta 140 edo gehiago gune menditsuenetan.
Demografia
Aranaratxeko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,53 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Udaletxe berria 1965ean eraiki zen, inguruko eraikinen antzeko estiloan. Herriko idazkaria Eulate eta Larragoako udaletan ere egiten du lan. Aranaratxeko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Aranaratxeko udaleko idazkaria, Larragoa eta Eulateko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Miguel Kalea, z/g
Udal hauteskundeak
Aranaratxeko alkatea (eta hautetsi bakarra[5]) AEA (Agrupación Electoral Aranaratxe) herri ekimeneko Jesús Landa Peñas atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %8,20) eta boto zuriak ere lau izan zen (%8,70). Abstentzioa %39,76koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesús Landa Peñas (AEA) | 84 | Bai |
2011n zerrenda beraren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; alkate Alfonso Ulibarri Iparragirre izendatu zuten.
Alderdi politikoa | 2015[6] | 2011[7] | 2007[8] | 2003[9] | 1999[10] | 1995[11] | 1991[12] | 1987[13] | 1983[14] | 1979[15] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aranaratxe Hautesle Elkarte | %48,48 | 3 | %79,55 | 3 | %91,30 | 1 | %98,18 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %62,22 | 5 |
Alkateak
Hauek izan dira Aranaratxeko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | UCD[16] | |
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Francisco Javier Irurzun Iñiguez[17] | 2003 | 2007 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Jesus Landa Peñas[18] | 2007 | 2011 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Alfonso Ulibarri Iparraguirre | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Maria Asuncion Arrastio Corres[19] | 2015 | 2019 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Maria Asuncion Arrastio Corres[19] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Aranarache |
Azpiegitura eta garraioak
Automoviles Urederra autobus konpainiak Aranaratxe Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Aranaratxe eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %41,94k zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik, Aranaratxe udalerriaren izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe da.
2017ko ekainaren 22an, Nafarroako Parlamentuak Aranaratxe eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak eta ospakizunak
Abuztuaren 10ean San Lorentzo baselizarako erromeria ospatzen da.
Zerbitzuak
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Aranaratxen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
Jasokundearen eliza, Aranaratxe erdigunean kokaturik, Erdi Aroan eraiki eta XVII. mendean handituriko eliza gotikoa da. Horrez gain, San Lorentzo baseliza, oinarri laukizuzeneko XVI. mendekoa, barruan San Lorentzoren egurrezko irudi erromanista daukana.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Hauteskunde emaitzak Berria.infon.
- Aranaratxeko udal hauteskundeak 2015.
- Aranaratxeko udal hauteskundeak 2011.
- Aranaratxeko udal hauteskundeak 2007.
- Aranaratxeko udal hauteskundeak 2003.
- Aranaratxe1999 ekaina: Kandidatura ez.
- Aranaratxe 1995 maiatza: Kandidatura ez.
- Aranaratxe 1991 maiatza: Kandidatura ez.
- Aranaratxe 1987 ekaina: Kandidatura ez.
- Aranaratxe 1983 maiatza: Kandidatura ez.
- Aranaratxeko udal hauteskundeak 1979.
- (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda
- Lizarraldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Aranaratxeri buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz) Aranaratxeri buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Done Mikel kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.