Arambourgiania
Arambourgiania Jordaniako Goi Kretazeoko ( Maastrichtiarra ) pterosauroen genero desagertua da. Bere taldeko kide zaharrenetako bat zen.
Arambourgiania | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Pterosauria |
Familia | Azhdarchidae (en) |
Subfamilia | Quetzalcoatlinae (en) |
Generoa | Arambourgiania [[|]] |
Aurkikuntza eta izendapena
1940ko hamarkadaren hasieran, trenbideetako langile batek Amman - Damaskoko trenbideko konponketetan 60 zentimetro inguruko hezur fosila aurkitu zuen. Aurkikuntzak bere bidea egin zuen Abdullah I.a Jordaniako erregeari erakutsi zitzaion arte, eta orduan komunitate zientifikoari aurkikuntzaren berri eman zitzaion.
1953an fosila Parisera bidali zuten, eta Frantziako Historia Naturaleko Museo Nazionaleko Camille Arambourg-ek aztertu zuen (Aranburu deitura euskaldunaren forma frantsestua zuen zientzialari paristarra)[1][2]. 1954an ondorioztatu zuen hezurra pterosauro erraldoi baten hegalaren metakarpioa zela. 1959an genero eta espezie berri bat izendatu zuen: Titanopteryx philadelphiae. Arambourgek igeltsuzko galdaketa egitea baimendu zuen eta fosila Jordaniara itzuli zuten, non hezurra galdu egin zela suposatzen den,
1980ko hamarkadan Lev Nesov paleontologo errusiarrak jakin zuen, entomologo batek jakinarazita, Titanopteryx izena 1934an jadanik Günther Enderleinek erabili zuela Simulidae familiako euli baten generoa izendatzeko. Izen aldaketa behartu zuen horrek eta 1987an Arambourgiania generoaren izena proposatu zen Arambourg omentzeko. [3] Hala ere, "Titanopteryx" izenak modu informalean erabilpena izaten jarraitu du.
Narrasti hegalariaren ezaugarriak
1975ean Douglas A. Lawsonek, Quetzalcoatlus senidea aztertuz, ondorioztatu zuen hezurra ez zela metakarpiarra, baizik eta zerbikal ornoa[4].
Hezur horren tamaina eta ezaugarrietan oinarrituta, eta beste pterosaurio batzuen hezurdura osoagoak ezagutuz, neurri desberdinak kalkulatu dira Arambourgianiaren altueraz eta hegoen zabaleraz. Lepoa hiru metrokoa izan zezakeela uste da, eta zutik gaur egungo lepaluze baten altuerakoa izan zitekeen[4]. Hego-zabalerari dagokionez, zazpi metrokoa izan zitekeela uste da, nahiz eta aurretik 10/11 metroko zabalera ere kalkulatu izan den. Zabalera maximo hori balu, Quetzalcoatlus baino handiagoa izango zen, sekula izan den animalia hegalari handiena[5].
Erreferentziak
- (Frantsesez) Coppens, Yves. (2014-10-22). Pré-ludes: Autour de l'homme préhistorique. Odile Jacob ISBN 978-2-7381-6872-6. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- (Frantsesez) Peillen, Txomin. (1997-10-01). «Linguistique, que d’erreurs en ton nom !» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (2): 355–357. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- Nesov, L.A., Kanznyshkina, L.F., and Cherepanov, G.O. (1987). "Dinosaurs, crocodiles and other archosaurs from the Late mesozoic of central Asia and their place in ecosystems." Abstracts of the 33rd session of the All-Union Palaeontological Society, Leningrad, pp. 46–47. [en ruso]
- Witton, Mark. (2016-06-23). «Mark Witton.com Blog: Why the giant azhdarchid Arambourgiania philadelphiae needs a fanclub» Mark Witton.com Blog (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- Pereda-Suberbiola, Xabier; Bardet, N., Jouve, S., Iarochène, M., Bouya, B., and Amaghzaz, M. (2003). "A new azhdarchid pterosaur from the Late Cretaceous phosphates of Morocco". In: Buffetaut, E., and Mazin, J.-M. (eds.). Evolution and Palaeobiology of Pterosaurs. Geological Society of London, Special Publications, 217. p.87