Aramón Cerler
Aramón Cerler eski estazioa Aragoiko Pirinioetako Benasque udalerriko Cerler herrian dago.
Aramón Cerler | |
---|---|
Kokapena | Aragoiko Pirinioak |
Herrialdea | Espainia |
Informazioa | |
Kota altuena | 2.630 |
Alpinoa | 1,13 (km) |
Nordikoa | 76 (km) |
Guztira | 77,13 (km) |
Eski-pistak | |
Urdinak | 16 |
Gorriak | 24 |
Beltzak | 14 |
Igogailuak | |
Teleaulkiak | 9 |
Teleskiak | 4 |
Zinta garraiatzaileak | 24.920 |
Elur artifiziala | |
Azalera | 35 |
Harremanetarako | |
Posta elektronikoa | info@cerler.com |
Telefonoa | 974 551 012 |
Faxa | 974 551 111 |
Deskribapena
Cerler, Aragoiko Pirinioetako alpetar eski estaziorik garaiena da. Benasqueko haranaren bihotzean bertan dago, pinudiz eta 3000 metrotik gorako 60 mendiz inguratua, horien artean Pirinioetako mendirik garaiena den Aneto
Mendikate guztiko goitiera eskiagarririk handienetako bat du, oinean dituen 1500 metroetatik hasi eta Pico Gallinerok dituen 2700 metroetaraino. Estazioaren zatirik gehiena 1900 eta 2700 metroko altuera artean dago.
Elurtea
Cerler Pirinioen hegoalde zatiko eski estaziorik hoberenetako bat da. Nabarmen da nagusi elurte naturaletan hego-mendebaldeko denboraleekin. Aldiz, iparraldekoak ez zaizkio iristen, eta hauek behar bezain indartsuak direnean, hainbeste haizerekin datoz estazioak ia ez duela bere pisten egoera hobetzerik lortzen. Haize horiek ohi epelak izaten dira, eta gehiago ematen dira udazkenean eta udaberrian, eta, beraz, estazioaren altuera funtsezko faktorea da elurra biltzerakoan.
Zerbitzuak
Eski estazio ororen zerbitzuak eskaintzen ditu: Erremonteak, erizaindegia, eski eskola, material alokairua, jatetxeak, etab... Udan ere eskaintzen ditu zerbitzuak, bizikletan jaitsiera kasu.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Eski estazioaren webgune ofiziala