Aralarko Dama
Aralarko Dama euskal mitologiaren arabera Aralar mendilerroan agertu ohi den Mari jainkosaren pertsonifikazioa da.
Kondaira
Amezketa udalerriko Ugarte auzoan Zubin (garai batean Zubiñ) izeneko baserri bat ba omen zen[1], baserri honen inguruko basoan Azari-zulo izeneko leizea kokatzen zen, hau aldetik batetik bestera zihoan denboraldian Aralarko Damak atsedenlekutzat erabiltzen zuen.
Esan ohi denez, aipatutako Dama hori, antzinako garaietan alaba txarra izandako bat omen zen, beregain amaren madarikazioa erori zelarik:
« | Deabruek eramango al haute! | » |
Berehala, su eta garretan estalirik amaren begi bistatik desagertu zen.
Txandaka Aralar, Aizkorri eta Murumendiko leizeetan bizi omen da. Sorgin hau mendi batetik bestera doan gauetan trumoi eta trumoi-soinu ikaragarriak entzuten omen dira.
Behinola, domina eta eskapularioz ongi hornitutako bi gizon indartsu Damaren leizera hurbildu omen ziren, modu honetan sorgin hau benetan han bizi zen jakiteko asmoz. Hantxe bertan topatu zuten, urrezko bi kandelen aurrean bere ile luzea horraztuz.
Bi gizonen izateaz ohartu bezain azkar, leize zuloaren sakontasunean ezkutatu omen zen, kandelak han bertan utziaz.
Bi gizon haiek kandelak bereganatu eta kontu handiz gordez euren etxera eraman zituzten. Baina horrat, euren etxeetara ailegatzean, kandelak jada apo bilakatuak zeuden.
Ikus, gainera
- Done Mikel Aralarkoaren santutegia
- Mari
- Anbotoko Mari edo Anbotoko Dama
- Txindokiko Dama
- Aizkorriko Dama
- Mondarraingo Dama
- Murumendiko Dama
Erreferentziak
- 1931n Amezketa udalerriko D. J. Arandia jaunak kontatutako kondaira. Antologia de Fabulas, Cuentos y Leyendas del Pais Vasco. Luis de Barandiaran Irizar. Editorial Txertoa, 1984