Araitz
Araitz[3] ([aɾaits̻]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Leitzaldeako eskualdean eta Gipuzkoarekiko mugan kokatua. 533 biztanle zituen 2014. urtean.
Araitz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Araitzen ikuspegia | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Eskualdea | Leitzaldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Araitz | ||||||||||
Alkatea | Joxe Manuel Zubillaga (Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 31891 | ||||||||||
INE kodea | 31020 | ||||||||||
Herritarra | araiztar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′13″N 1°59′14″W | ||||||||||
Azalera | 39,3 km² | ||||||||||
Garaiera | 228 metro | ||||||||||
Distantzia | 45 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 525 (2023: 13) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 13,36 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 23,01 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 18,52 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 78,08 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 4,95 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 88,40 (2018: %-5,01) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.araitz.eus/ |
Betelu 1694an banandu zen, eta bere udala osatu zuen.
2009az geroztik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaidea da.
Geografia
Ingurune naturala
Hegoaldean, Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara baitaude: Ttutturre (1282 m), Intzako dorrea (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).
Ekialdean berriz Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.
Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera. Aralarko eta inguruko mendietako urak jasotzen ditu, eta Gipuzkoa aldean Oria ibaira isurtzen ditu.
Betelu (2015)[4] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima-diagrama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Armarria
Herriko armarria hiru zatitan banatuta dago: Goiko zatian, arranoa agertzen da. Beheko zatia, bitan bananduta dago: Ezkerrean basurdea eta eskuinean oreina irudikatuta daude.
Historia
1268an agertzen da Araitz lehenengo aldiz idatzita testu batean. Garai hartan, Gipuzkoa Gaztelaren menpe zegoen, eta beraz bi erresumen arteko lurralde mugakoa zen. "Gaizkileen muga" deitzen zen orduan.
XVI. mendean, Anduezatar jaunek agintzen zuten Araitzen, Atallun jauregia zutelarik. Beaumontarrak ziren, eta 1512an Johan Martínez de Anduezak Leringo kondeari eta gaztelar armadari laguntza handia eman zien, 400 araiztar eramanez Iruñea bereganatzeko gudura.
1595ean, Fermín de Lodosa bertako jauna zelarik, Intzan sorgin-ehiza prozesua egin zuten. Ibarreko ia 30 pertsona atxilotu zuten, sorginkeriaz akusaturik.10 emakume eta 2 gizon hil ziren Iruñeko kartzelan, epaiketa egin baino lehen. Bizirik gelditu ziren guztiak errugabetu zituzten epaiketan, musikari bat izan ezik, 100 zigorkada eta 6 urteko erbestealdia jaso zituen kondena moduan. (1983an Pedro Olea zinegileak "Akelarre" filma egin zuen ibar honetan, 4 mende lehenago gertatutakoan oinarrituta).
Historiako beste gertakari nagusi bat 1714ko irailean izan zen, lubizi erraldoi batek Intzako herria suntsitu zuenean. Malloen oinetatik lur mingain batek astiro aurrera egin zuen, aurreko asteetan jasotako euriteek eraginda. Moteltasunak ahalbidetu zuen hildakorik ez egon izana, baina bai suntsiketa materialak.
Azpirozko mendatea bertan egonda, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko komunikazioa bertatik igaro izan da azken mendeetan. Halaber, gerretan, armaden igarobidea izan da ibarra, horrekin batera datozen lapurketa, bortxaketa eta suntsiketekin. Hau izan zen bereziki tragikoa San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioekin eta Karlistaldietan.
1995ean, Araitzeko bizimodua asko aldatu zuen Leitzarango autobia martxan jartzeak, onerako zein txarrerako.
Kontzejuak
Udalerria bost kontzejutan banatuta dago: Azkarate, Gaintza, Intza, Uztegi eta Arribe-Atallu. Era berean, azken kontzeju hori bi herrik osatzen dute: Arribe eta Atallu.
Arribek eta Gaintzak berezko udalerri bana izan zuten 1857ko errolda arte.
2014an, populazioa horrela bananduta zegoen herrika:
- Arribe-Atallu: 247 biztanle.
- Azkarate: 93 biz.
- Gaintza: 66 biz.
- Intza: 66 biz.
- Uztegi: 61 biz.
Demografia
Araizko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Alderdi politikoa | 2015[5] | 2011[6] | 2007[7] | 2003[8] | 1999[9] | 1995[10] | 1991[11] | 1987[12] | 1983[13] | 1979[14] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu | % 89,72 | 7 | % 89,72 | 7 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | - | - | - | - | % 78,15 | 6 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Araiz-Tarrak (A-T) | - | - | - | - | % 20,00 | 1 | % 85,39 | 7 | % 34,72 | 2 | % 57,68 | 4 | % 51,27 | 4 | % 51,08 | 4 | - | - | - | - |
Euskal Herritarrok (EH) | - | - | - | - | - | - | - | - | % 63,33 | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Herri Batasuna (HB) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | % 41,16 | 3 | % 47,88 | 3 | % 48,12 | 3 | - | - | - | - |
Independenteak 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | % 54,50 | 4 | % 26,22 | 2 |
Independenteak 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | % 45,50 | 3 | % 65,89 | 5 |
Ezkerreko Nafar Batasuna (UNAI) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | % 7,89 | 0 |
Alkateak
2007-2011 | Imanol Iriarte Gorostegi | EAE |
2011-2015 | Lazaro Goikoetxea Beraza | Bildu |
2015-2019 | Joxe Manuel Zubillaga Mugerza | Bildu |
Udal hauteskundeak
Araizko alkate EAE alderdiko Imanol Iriarte Gorostegi atera zen, 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen Eusko Abertzale Ekintzak, eta hortaz, gehiengo absolutua udalean. Boto baliogabeak 4 izan ziren (emandako guztien % 1,22), eta 6 boto zuri ere izan ziren (botoen % 1,85). Abstentzioa % 39,85 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Abertzale Ekintza | 254 | 6 |
Araiztarrak | 65 | 1 |
2015ean Bildu izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 217 boto eta 7 hautetsiak erdietsi zituen. Joxe Manuel Zubillaga Mugerza izendatu zuten alkate.
Udaletxea
1981ean eraiki zen, errepide nagusitik gertu eta anbulatorioaren ondoan. Hiru solairu dauzka, eta kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute. Araizko udaletxeko idazkaria Beteluko idazkari ere bada.
- Helbidea: Kale Nagusia, 4 (Arribe kontzejua)
Euskara
Gaur egun ere biztanleen % 90etik gora dira euskaldunak. Hizkerari dagokionez, Larraungo hizkera[15][16] da bertakoa, erdialdeko euskalkiaren aldaera dena.
Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen dituena. Mailope aldizkaria ere aipatzekoa da.
Araiztar ezagunak
- Migel Olasagarre "Aita Damaso Intza" (1886-1986), fraide eta idazlea.
- Urko Aristi (1977-), kazetari eta telebista aurkezlea.
- Oskar Estanga Ezkurdia (1978-), bertsolari, dantzari eta DJa.
Irudiak
- Araitz ibarreko herri batzuk. Atzean Aralarreko Malloetako tontorrak.
- Atalluko plaza eta eliza.
- Atalluko San Juan.
- Atalluko eliz dorrea eta Balerdi mendia.
- Azkarateko borda bat. Balerdi mendia.
- Auntzin auzoa Intza herrira doan bidetik.
- Intza eta, atzealdean, Aralarko Malloak.jpg
- Balerdi eta Uztegi.jpg
Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLVI, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1660-1
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- (Ingelesez) «Data:Betelu 1029E estazio meteorologikoaren hilabetekako datuak.tab - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- Araizko udal hauteskundeak 2015.
- Araizko udal hauteskundeak 2011.
- Araizko udal hauteskundeak 2007.
- Araizko udal hauteskundeak 2003.
- Araizko udal hauteskundeak 1999.
- Araizko udal hauteskundeak 1995.
- Araizko udal hauteskundeak 1991.
- Araizko udal hauteskundeak 1987.
- Araizko udal hauteskundeak 1983.
- Araizko udal hauteskundeak 1979.
- «Larraungoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- «Araitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Araizko Udalaren webgunea (araitz.eus).
- Arribe kontzejuko Kale Nagusiaren ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.,
- "Nafar Away" saioan (11TB).(Belarra jaisteko kablea Araizko Zaporeak elkartearko Maider Agirrebarrena, Antsoenea Gaztandegiko Peio Goikoetxea. Juan Gorriti eskultorea Batzarre etxean,, eta Eneritz Urkola Tximuutxe bilgune feminista.
- Ahotsak.eus > Araitz