Aragua (estatua)

Aragua Venezuelako erdialdean dagoen estatua da. Araguako hiriburua Maracay da. Estatua Venezuelaren erdialdean dago, eta horregatik herrialde hartako bide guztien bidegurutzea dela esaten dute.

Aragua
 Venezuela
Ereserkia
Aragua State Anthem (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Venezuela
ISO 3166-2VE-D
HiriburuaMaracay
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak9°57′N 67°03′W
Azalera7,014 km²
MugakideakCarabobo, Guárico, Miranda eta Vargas (estatua)
Demografia
Biztanleria1.629.433 (2005)
Dentsitatea315,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea
Udalerriak
Zentrua
18
Leloa
Gobernadorea
Dios, Patria y Aragua
Rafael Eduardo Isea Romero (PSUV)
Ordu eremuaUTC−04:00
www.aragua.gob.ve

Ezaugarriak

7.014 kilometro koadro ditu, eta 1.735.981 biztanle. Iparraldean Karibe itsasoarekin egiten du muga, ekialdean Miranda eta Vargas estatuekin, hegoalde osoan Guárico estatuarekin, eta mendebaldean Caraboborekin. Estatuaren izenaren jatorria cumanagoto herriak Chaguaramo zuhaitza izendatzeko erabiltzen zuen izena da.

Estatua Venezuelaren erdialdean dago, eta horregatik herrialde hartako bide guztien bidegurutzea dela esaten dute. Bertatik Aragua ibaia igarotzen da, Valencia aintziraren emaile nagusia. Kostaldeko mendilerroaren erdialdeak gurutzatzen du. Ekonomiaren oinarriak nekazaritza (kakaoa, kafea, azukre kanabera) eta abeltzaintza dira.

Udalerriak

Araguan 18 udalerri daude, 50 parrokiekin.

  • Iparraldea: Mario Briceño Iragorry, Santiago Mariño, Girardot, Tovar eta Costa de Oro.
  • Erdi-mendebaldea: José Ángel Lamas, Sucre, Bolívar, Linares Alcántara eta Libertador.
  • Ekialdea: José Félix Ribas, José Rafael Revenga eta Santos Michelena.
  • Erdi-hegoaldea: Zamora eta San Sebastián.
  • Hegoaldea: San Casimiro, Camatagua eta Urdaneta.

Iruditegia

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Geografia
    Venezuela
    Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.