Aragorn
Aragorn ("errege balioa" sindarinez), Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, idazle honen lanik ospetsuena den Eraztunen Jauna eleberriko protagonista nagusietako bat. Iparraldeko Dunedainen Kapitaina zen, izen horretako bigarrena, Arathorn II.aren eta Gilraenen semea, Zango bezala ezaguna zena Breen, Thorongil ("Izarraren Arranoa") bezala Rohanen eta Gondorren Thengel eta Ekthelion II.aren garaian, umetan, Rivendelen Estel (itxaropena) bezala, Herri Askeen kapitaina Eraztunaren Gerran, eta, ondoren, Gondor eta Arnorreko Erresuma Bateratuko gobernaria Elessar Telcontar izenarekin.
Aragorn | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | ezpataria buruzagi militarra |
Familia | |
Aita | Arathorn II.a |
Ama | Gilraen |
Ezkontidea(k) | Arwen |
Seme-alabak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sauron |
Historia
Aitaren aldetik, Isildurren zuzeneko hogeita hemeretzigarren ondorengoa zen, soilik Isildurren oinordekoa bezala ezaguna eta Iparraldeko Dunedain edo Mendirakoien kapitaina zena. Arador zen Arathornen aita eta Aragornen aitona, eta adinez oraindik gaztea zenean hil zuten mendiko Trollek. Bere seme Arathorn II.a izendatu zuten Iparraldeko Dunedainen Kapitain bezala, eta, hirurogei urte zituenean (bere arrazarentzako nahiko gazte) eta Aragornek bi urte baino ez, orko talde baten aurka eginiko eraso batean hil zen, begi batean gezikada jaso ondoren.
Dirhaelek, Gilraen Ederraren aitak, ez zuen bere alaba Arathornekin ezkontzerik nahi, Dunedainen ohiturek ziotenaren arabera, oraindik ez baitzuen ezkontzeko behar zen adina eta bere senarra nahiko gazte hilko zela iragarri baitzuen. Baina Gilraenen amak, Ivorwenek, hau ere igarlea zena, ezkontzea beharrezkoa zela esan zuen, Gilraenen semea, bere herriaren azken itxaropena izango zela iragarri baitzuen. Bere aita hil ondoren, Gilraenek, Aragorn, Rivendelera eraman zuen bizitzera. Han, Elrondek, ezizen bezala, Estel jarri zion (itxaropena), eta bere benetako nortasuna eta bere leinua ezkutatu zitzaizkion.
Aragornek hogei urte zituenean, Elrondek, unea iritsi zela uste izan zuen, eta Aragorni egia kontatu zion, honekin batera, Narsilen txatalak, Isildurrek Sauronen hatza mozteko erabili zuen Elendilen ezpata eta Barahirren eraztuna, erregetzaren ikurra zena, eman zizkiolarik.
Beranduago, Arwen ezagutu zuen, eta berataz maitemindu zen, baina Elrondek, Gizaki guztien bihotzetan irakurtzen zuena, Aragorni, Arwen ez zela hilkor batekin ezkonduko esan zion, hilkor hau, aldi berean, Gondor eta Arnorreko erregea izan ezik.
Honen ondoren, bihotza, ezezko horregatik penatua zuela, Aragornek, bere patua betetzen hastea erabaki zuen. Rivendeletik joan zen eta urte luzeak eman zituen Sauronen indarren aurka borrokan, esperientzia eta jakinduria lortuz. Erdialdeko Lurraldetik bidaiatu zuen izen ezberdinak hartuta, beti etsaiaren ideia guztiak zapuztuz, eta gizaki bizirik ausartenetako bat izan zen.
Bidai guzti hauetan zehar, patuak, Gandalf Grisarekin topo eginarazi zion, eta, euren artean, adiskidetasun handi bat sortu zen.
Hegoalderantz, Haradeko azken muturrera iritsi zen, non izarrak bitxiak diren (baliteke munduaren hego hemisferiora iritsi izana). Ekialderantz, Rhûneko lautada zabaletara iritsi zen.
Herri Askeei ere lagundu zien Mordorreko mehatxuen aurrean. Rohirrimekin batera zamalkatu eta borrokatu zuen, Thengel erregea zerbitzatuz, eta Ekthelion II.a seneskala zerbitzatu zuen Gondorren Thorongil, "Izarraren Arranoa" ezizenarekin, azkarra baitzen eta oso ikusmen zorrotza baitzuen. Hala ere, bere benetako izena eta jatorria, sekula ez zioten esan Gondorreko biztanleei.
Gondorren eman zuen denboran, kapitain handi bat bihurtu zen, gobernariak oso estimatzen zuena, baina Ekthelionen seme nagusia zen Denethor II.ak begi txarrez ikusten zuena. Argi dago etorkizunean seneskala izango zenak bazuela atzerritarraren jatorriaren, bere misterioaren eta Gandalfi ematen zion babesaren berri, Denethor, Istari honekin oso ondo eramaten ez zelarik, Saruman nahiago zuen eta. Bere kanpainen arrakastarekin eta herriak zion maitasunarekin batera, geroz eta handiagoa zen etsaitasun batetara eraman zuten. Urte asko beranduago, Denethorrek Thorongil eta Gandalf ez zituela nahi uste izan zen, atzerritarraren nortasuna jakin zuelako eta berak eta aztiak, Denethor, karguan ordezkatzea nahi zutela zekielako.
Aragornek Gondorren lortutako balentriarik nagusiena, Umbarreko flota suntsitzea izan zen. Gauez, Pelargirreko flota batekin aurrera egin zuen, eta itsasontzi beltzak erre zituen oso hildako gutxirekin. Gondorrera itzultzean, segizio handi bat zegoen bere zain, baina ez zen berriz saritua izan, denbora batez Dunedainengandik aldentzea erabaki baitzuen, eta, noizbait Gondorrera itzultzen bazen, urte askoren ondoren izango zela esan zuen, herriak behar izango zuenean.
Gondor utzi ondoren eta lan eta pobreziazko urte askoren ondoren, iparraldera itzuli zen atseden hartzera, eta Galadriel damak Lothlorienen onartu zuen. Hara itzuli zen Arwen ikustera, eta elkarri, betirako leialtasuna zin egin zioten Cerin Amroth muinoan.
Urte asko beranduago, Eraztun bakarra aurkitua izan zen, eta, Gandalfekin batera, bete zuten lanetako bat, Gollum jazartzea izan zen. Harrapatu zutenean, Eraztunaren aurkikuntzaren benetako historia jakin ahal izan zuten.
Ondoren, Aragornek Frodo Zorrozabali, Eraztunaren Eramaleari lagundu zion Breeko Pottoka Zutitua ostatuan eta Rivendelerako bere bidean. Aragornek, Frodo eta bere lagun hobbitak gidatu zituen, Nazgûlek jazarriak ziren bitartean, eramalearen bizitza zalbatuz Amon Sûlen Nazgûlen Jaunak zauritu zuenean.
Elronden Batzarrean, Eraztunaren Elkartea eratu zen, bertan Aragornek parte hartu zuelarik. Elkartea gidatu zuen Gandalf Moriako meatzeetako zubian, balrogari aurre egiten ari zela erori zenean, lehenik Lothlorienetik, eta, ondoren, Anduinetik, Rauroseko urjauzirarte. Orkoen segadaren ondoren, segada honetan Boromir hil zelarik, Pippin eta Merry harrapatuak izan zirelarik, Elkartea desegin egin zen. Une honetan, Legolas eta Gimlirekin batera, bi hobbitak harrapatu zituzten orkoen jazarpena hasi zuen, Rohaneko lautadak zeharkatuz Fangornera iritsi arte, non berriz Gandalfekin bildu ziren. Azti grisarekin (garai honetan jada zuria zen), Meduseldera abiatu ziren, eta Saruman eta rohirrimen artean sortu zen gerran sartu ziren, oso modu nabarmenean parte hartuz Helmeko abismoko guduan.
Eraztunaren Gerra hasia, Hildakoen Bidezidorretara abiatu zen, eta Isildurren maldizioak bota zien iragarpena betetzera deitu zituen. Hauen laguntzarekin, Umbarreko Kortsarioak garaitu zituen Pelargirren, eta, honela, Gondor hegoaldeko kostaldeak askatu zituen, bere agindupean Pelennorrko Zelaietako gudura joan zirenak, non Sauronen armada bat garaitua eta Nazgûlen Jauna hila izan zen. Gondor eta Rohaneko armada, Mordorreko Ate Beltzera gidatu zuen, Eraztunaren Eramaleari, bere betebeharra amaitzeko denbora emateko.
Eraztunaren Gerran, Rohango Theoden erregearekin eta honen iloba eta Markako Mariskala zen Eomerrekin adiskidetasun handi bat izan zuen.
Behin gerra amaitutakoan eta Sauron garaitua izan ondoren, Aragorn, Minas Tiritheko atepean koroatua izan zen eta Arwen Undomielekin ezkondu zen.
Elendilen etxeko ikurra zen Minas Tiritheko Zuhaitz Zuriaren kimu bat Mindolluin mendiaren magalean aurkitu zuen, Minas Tirithera eraman zuena.
Bere izena Arnor eta Gondorreko errege bezala, Aragorn II.a Elessar izan zen, quenyaz Elfo harria esan nahi duena. Izen hau, Galadriel damak eman zion, bere emazte Arwenen amona zenak. Bere etxearen izena, Telcontar izan zen, berak propio aukeratua eta quenyaz Zango esan nahi duena.
Bere erregealdian, Aragornek, atzerriko gerratan borrokatu zuen bere lagun Eomer Rohangoarekin batera.
120 urte loriatsuz gobernatu zuen bere emazte Arwenen ondoan. 210 urte zituenean hil zen, berak erabaki zuenean, antzinako erregeek egiten zuten bezala.
Bere semeak, Gondor eta Arnorreko erresuma handietan gobernatu zuen.
Zinea
Eraztunen Jauna film trilogian, Aragornen papera Viggo Mortensenek egin zuen.
Kanpo estekak
Aurrekoa Arathorn II.a |
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2933-3019 |
Ondorengoa Azkena izan zen |
Aurrekoa Lehena izan zen |
Erresuma Bateratuko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019-Eguzkiaren Laugarren Aroko 120 |
Ondorengoa Eldarion |
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna | |
Filmak: | Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera |
---|---|
Pertsonaia nagusiak | |
Hobbitak: | Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo |
Gizonak: | Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer |
Besteak: | Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola |
Etsaiak: | Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia |