Aragoieraren 1987ko arau grafikoak
1987ko Huescako arau grafikoak (Normas graficas de Uesca de 1987) aragoieraz idazteko, Huescan, aragoiera normalitzeko lehen kongresuan (1987ko apirilaren 19an) adostu ziren konbentzio ortografikoen multzo bat dira[1].
Hala ere, hasieratik aragoieraren alde lan egiten zuten sektore batzuek ez zuten idaztarau horrekin bat egin, Ánchel Contek eta Chesoaren Lan Taldeko[2] kideek bezala[1]. Horrela, denboran aurrera eginez, aragoierarako beste arau batzuk agertu ziren. 2004an, Sociedat de Lingüística Aragonesak arau berri batzuen alde egin zuen, batzuetan Grafía SLA deitu izan dena[3].
2010eko otsailean, banaketa bukatzeko xedea zuen Academia de l'Aragonések Behin-behineko proposamen ortografikoa kaleratu zuen[4]. Sektore batzuk, hala ere, 1987ko arauak erabiltzeari darraizkio.
Ezaugarriak
1987ko arauen ezaugarri garrantzitsuena bilatutako sinplifikazioa da. Aragoieraren hiztunak gutxi izanik, eta hizkuntza horretan idatzitako ia ezer ez egonik (Erdi Aroko idatzien eta Echo Ibarreko chesoz idatzitako lanez gain) idaztarau sinpleenaren alde egin zuten arau berriaren bultzatzaileek, beraz. Horrela, 1987ko arauek beti b hizkiaz idaztea (v alde batera utziz) edota c-ren ordez z erabiltzea zehazten zuten; h-a, halaber, ez zen erabiltzen.
1987ko idaztarau horrek aragoieraren jatorrizko hiztunen artean baino hiztun berrien artean izan du arrakasta handiagoa[erreferentzia behar].
Erreferentziak
- (Aragoieraz) Aragoieraren Normalizaziorako I. Kongresuan zehaztutako aragoeraren arau grafikoak.
- Chesoa Echo Ibarrean mintzatzen den aragoieraren aldaera da, hizkuntzaren aldaerarik bizienetakoa.
- (Gaztelaniaz)De Lingva Aragonensi aldizkarirako ortografiari buruzko oharrak, Sociedat de Lingüística Aragonesa, 2006.
- (Aragoieraz) Propuesta Ortografica Provisional de l'Academia de l'Aragonés, 2010eko otsaila
Kanpo estekak
- (Aragoieraz) 1987ko Huescaco arauak