Aragoi Garaia
Aragoi Garaia edo Goi Aragoi (aragoieraz eta gaztelaniaz: Alto Aragón) Aragoiko iparraldeko eremua da, sarritan Huescako probintziaren sinonimotzat erabilia, nahiz eta batzuentzat aipatutako probintzia horren piriniar edo aurrepiriniar eremura mugatzen den.
Aragoi Garaia | |
---|---|
Mota | lurralde |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°34′49″N 0°04′17″W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Halere, izendapenak konnotazio administratiboa baino giza konnotazio gehiago du. Izan ere, Aragoiko gainerako eskualdeetatik bereizten duten kultura nahiz etnologia ezaugarriak ditu, mugakide dituen beste piriniar kulturekin elkartzen dutenak. Hona hemen zer ezaugarri diren: bizimodua (gero eta gutxiago, hein batean herrietatik hirietarako emigrazioaren ondorioz), arkitektura eta sukaldaritza (bereziki menditarrak), janzkera (adibidez, Ansotar Janzkeraren Egunean ospatua), hizkuntza (aragoiera hobekien gorde duen eta gaur egun ere mintzatzen den eremua baita), folklore ohiturak, mitologia, eta abar.
Historikoki, Aragoi Garaia gerora Aragoiko Erresuma osatuko zuten jatorrizko konderrien eremua ere bada.
Ikus, gainera
- Bajo Aragón (eskualdea), Aragoiko Autonomia Erkidegoaren erdialdean dagoen eskualde administratiboa.
- Aragoi Beherea, Aragoiko Autonomia Erkidegoaren erdialdean dagoen eskualde historikoa.
Kanpo estekak
- Aragoi Garaiko Ataria (Gaztelaniaz)
- Aragoi Garaiko Argazki Biltegia (Gaztelaniaz)
- Aragoi Garaiko izenen jatorria (Gaztelaniaz)
- Aragoi Garaiko Egunkariaren Webgunea (Gaztelaniaz)
- Aragoi ibarreko herriei buruzko webgunea (Gaztelaniaz)