Arafat mendia
Arafat mendia (arabieraz جبل عرفات, Jabal ‘Arafāt), Mekatik ekialdera dagoen granitozko muino bat da. Errukiaren Mendia (Yabal ar-Rahmah) bezala ere ezagutzen da. Muino honetan esan zien Mahomak agur sermoia Hajjean, bere bizitzaren amaieran lagundu zuten musulman guztiei. 70 metroko altuera du.
Arafat mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 454 m |
Mota | mendi eta holy place (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 21°21′17″N 39°59′02″E |
Honen parte da | Hijaz mountains (en) |
Mendikatea | Sarawat Mountains (en) |
Estatu burujabe | Saudi Arabia |
Province of Saudi Arabia | Mecca Province |
Muinoaren ingurua, Arafateko ordokia deitzen da. Islamean oso toki garrantzitsua da, Hajjean, erromesek, bertan igarotzen baitute arratsaldea Dhu al-Hijjah (ذو الحجة) hilabeteko bederatzigarren egunean. Behar den egunean, Arafateko ordokian ez egoteak, erromesaldia baliogabetzen du. Erromes askok, hemen ematen dute gau osoa, lorik egin gabe. Musulmanek, Adan eta Eva muino honetan bildu eta Jainkoak (اﷲ) barkatu zituela uste dute.
Gaur egun, hau da musulman guztiei sermoia edo khutba ematen zaien tokia.
Palestinaren Askapenerako Erakundearen presidentea izan zen Yasser Arafatek, muino honen izena zuen.