Araceli Martínez Esteban

Araceli Martínez Esteban (Guadalajara, 1974ko azaroaren 9a) guadalajarar politikaria, Espainiako Langile Alderdi Sozialistakoa (PSOE). 2015ean Gaztela-Mantxako Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten, sailburuorde mailaz.

Araceli Martínez Esteban


Gaztela-Mantxako Gorteetako Kidea

2015eko ekainaren 18a - 2015eko uztailaren 6a - José Luis Escudero (en) Itzuli
Barrutia: Guadalajara (en) Itzuli
Hautetsia: 2015 Castilian-Manchegan regional election (en) Itzuli

Q47175910 Itzuli

2011 - 2015

Gaztela-Mantxako Gorteetako Kidea

2007ko ekainaren 19a - 2011ko martxoaren 29a
Barrutia: Guadalajara (en) Itzuli
Hautetsia: 2007 Castilian-Manchegan regional election (en) Itzuli

Q47175910 Itzuli

2003 - 2007
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAraceli Martínez Esteban
JaiotzaGuadalajara, 1974ko azaroaren 9a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

2019an, Genero-Indarkeriaren aurkako IV. Francisca de Pedraza saria irabazi zuen, Gaztela-Mantxan Genero Indarkeriarik Gabeko Elkartearentzat, 4/2018 Legea bultzatu eta garatzeagatik.[1][2]

Biografia

Lehen urteak

Gaztela-Mantxako Guadalajaran jaio zen, 1974ko azaroaren 9an, eta Gizarte Lanean diplomatu zen. Puntu berde batean lan egin zuen, kooperante Hondurasen eta zentro optiko batean.[3] Gazteria Sozialistetan militartu zen, eta hantxe hasi zuen bere ibilbide politikoa.

Jarduera politikoa

Emiliano García-Pageren besarkada bat, José García Molinaren begiradapean (2018).

Martínez Guadalajarako Udaleko 2003-2007 korporazioko talde sozialistan sartu zen lehen hautetsi gisa, eta Gaztela-Mantxako Gorteetako (2007-2011) VII. legegintzaldian diputatua izan zen.[3][4] 2011. urtea Guadalajarako Udalera itzuli zen, ordukoan oposiziora.[3]

Guadalajarako PSOEren zerrendan egon zen berriz, 2015eko maiatzeko hauteskunde autonomikoetan, ganbera eratu eta aste gutxira, parlamentari izateari utzi zion, 2015eko uztailaren 6an hain zuzen ere. José Luis Escudero Palomok ordezkatu zuen.[5] Orduan, Gaztela-Mantxako Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten, sailburuorde mailarekin.[6][7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2019an, Alcalá de Henareseko Emakume Progresisten Elkarteak emana, Genero-Indarkeriaren aurkako IV. Francisca de Pedraza saria irabazi zuen, Gaztela-Mantxan Genero Indarkeriarik Gabeko Elkartearentzat, 4/2018 Legea bultzatu eta garatzeagatik.[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.