Arabisagar
Arabisagarra, pomeloa (Heg.) edo panplemuza (Ipar.)[1] (Citrus x paradisi) Rutaceae familiako zuhaitza eta fruitua da[2].
Arabisagar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Leinua | Citreae |
Generoa | Citrus |
Espeziea | Citrus paradisi Macfad. |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | grapefruit (en) , grapefruit oil (en) , grapefruit juice (en) , grapefruit peel (en) eta Q123765095 |
Izena
Hainbat hizkuntzatan pomelo eta panplemuza hitzak Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen dira, eta ez Citrus x paradisi espezierako; esaterako, ingelesez, danieraz eta portugaleraz pomelo esaten zaio espezie hari, eta alemanez, espainieraz eta nederlanderaz panplemuza hitzaren aldaera bat.
Deskribapena
Zuhaitza
Arabisagarrondoa laranjondoaren antzekoa da, eta haren neurria izan dezake, 4-6 m inguru. Hostajea borobiltsua da eta adar askorik ez du. Adar sortu berriek arantza labur eta flexibleak dituzte. Landare tropikala denez ez du hotza gustuko eta izozteek kalte handia egiten diote[3].
Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Sinpleak, txandakatuak eta obalatuak dira eta ertzetan hortz txikiak dituzte. 7-15 cm arteko luzera hartzen dute.
Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak eta bost petalo dituzte. Multzo txikitan agertu daitezke, bai eta bakarrik ere. Loreak oso usaintsuak dira[4].
Fruitua
Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta laranja ertain bat baino bi aldiz handiagoa. Azala oso sendoa da. Barnealdeko mamia gorria da eta jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima arabisagarraren aldaera gisa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- «pamplemousse | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
- (Gaztelaniaz) «Pomelo: ¿cuáles son sus principales nutrientes?» CuidatePlus 2016-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
- (Gaztelaniaz) «▷ Pomelo: todo lo que debes saber | Arboles frutales» arbolesfrutales.org 2014-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
- (Gaztelaniaz) Sánchez, Mónica. (2016-10-28). «El pomelo. Cultivo, cuidados, usos y propiedades» Jardineria On (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).