Arabiako plaka
Arabiako plaka, Arabiar penintsula eta Ekialde Hurbilaren zati bat hartzen dituen plaka tektonikoa da. Turkiako toki batzuetan, Arabiako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko mugan, sarri gertatzen dira lurrikarak. Orain-berriki (denboraren eskala geologikoan), plaka hau eta Afrikako plaka banatzean, hutsunea sortu zuen, Itsaso Gorriak bete zuena. Plaka hauek ditu mugakide:
- Iparraldean, Eurasiako plaka
- Hegoaldean, Afrikako plaka
- Ekialdean, Indoaustraliako plaka
- Mendebaldean, Afrikako plaka eta Eurasiako plaka
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.