Arabesque (filma)
Arabesque, 1966ko Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzi tako komedia thriller film bat da. 1966ko Alex Gordon idazlearen The Cypher eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck eta Sophia Loren aktoreek antzeztu zuten.
Arabesque (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Arabesque |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | espioitza-filma, comedy thriller (en) eta film komikoa |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Donen |
Gidoigilea(k) | Peter Stone Julian Mitchell (en) |
Antzezlea(k) | |
Gregory Peck Sophia Loren Alan Badel John Merivale (en) Harold Kasket George Coulouris Kieron Moore Duncan Lamont | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Donen |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Frederick Wilson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Henry Mancini |
Argazki-zuzendaria | Christopher Challis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Film hau Donen berak zuzendutako eta honekin antzekotasun handia duen Charade (1963) film arrakastatsua burutu eta laisterrera egin zen. Bestalde, film hau "Hitchcocktarra" dela esan ohi da, britainiar zuzendariaren film askoren antzera, honakoan ere protagonista arriskuei eta ezohiko egoerei aurre egitera derrigortua dagoen gizon arrunt eta errugabea baita.
Argumentua
David Pollock irakaslea (Gregory Peck), jeroglifiko idazkeran aditua, Beshraavi (Alan Badel) deritzon gizon batek zuzentzen duen erakundean infiltratu dadin kontratatua izan da, bere asmoa Ekialdeko Ertaineko herrialde bateko Hassan Jena (Carl Duering) lehen ministroa hiltzea baita. Konplotaren gakoa jeroglifiko idazkin bat argitzean datza.
Davidek Yasminen (Sophia Loren) laguntza izango du, Beshraaviren maitalea, nahiz eta Davidek Yasmin benetan zeinen alde dagoen ziur ez egon.
Aktoreak
- Gregory Peck: David Pollock irakaslea
- Sophia Loren: Yasmin Azir
- Alan Badel: Nejim Beshraavi
- Kieron Moore: Yussef Kasim
- Carl Duering: Hassan Jena lehen ministroa
- John Merivale: Sylvester Pennington Sloane maiorra
- Duncan Lamont: Kyle Webster
- George Coulouris: Ragheeb
- Ernest Clark: Beauchamp
- Harold Kasket: Mohammed Lufti
- Gordon Griffin: Fanshaw
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)