Arabako Arkeologia Museoa
Bibat Arkeologia museoa Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean dagoen arkeologia museoa da. Aiztogile kaleko 54. zenbakian dago zehazki, Arabako Fournier Karta museoari erantsita eta bi museo hauek elkartuta Bibat museo multzoa (2009an irekia) osatzen dute.
Arabako Arkeologia Museoa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2009 |
Eraikina
Garai batean museo honen egoitza Gobeu-Gebara-San Joan jauregian egon zen, gaur egun Bendaña jauregiari erantsitako eraikinean dago. Eraikin hau Patxi Mangado arkitektoak diseinatu zuen. Eraikin honek XV. Europako Kobrezko Arkitektura Saria irabazi zuen.[1]
Erakusketa
Erakusketa hiru solairutan banaturik dago, eta Paleolito Aroa, Burdin Aroa, Antzinako Erroma eta Erdi Aroan sortutako Gasteiz udalerrian barna ibilaldi bat burutzen da. Denera 1.500 pieza inguru ditu. Bertako lorategietan disko itxurako hilarrien erakusketa bat ere badago. Espezializatutako liburutegi bat ere badu, eta gainera museo honetatik Araban zehar garatzen diren arkeologia programak ere kudeatu ohi dira.
Ordutegia
- Astelehenetan, itxita.
- Asteartetik larunbatera: 10:00–14:00 eta 16:00–18:30.
- Igande eta jaiegunetan: 11:00–14:00.
- Jaiegun diren astelehenetan: 11:00-14:00, eta biharamunean (asteartea) itxita.
Galeria
- Hezurdura
- Historiaurreko lanabes litikoak.
- Zuiako Oroko Haitzetako kastroan aurkitutako urrezko balizko torkea.
- Iruña-Veleiako zaldunaren estela.
- Iruñako Dama: Iruña-Veleian aurkitutako Erromatar garaiko dama edo jainkosa baten eskultura
- Brontze aroko objektuak
- Aisuan, Legution, aurkitutako aurpegibikoa edo bifazea.
- Erromatar gariko Terra sigillata motako ontzia
Kanpo estekak
- Euskadiko Museoak Katalogo Kolektiboa (Emsime) - Arabako Arkeologia Museoaren bilduma
- Arabako Foru Aldundia: 40 urte Arabako Arkeologia Museoa, museoari buruzko bideoa, YouTube webgunean. Iraupena: 2' 54''.
- Arabako BIBAT Arkeologia Museoa. Museoaren webgunea.
- Arkeologiarako Arabar Institutua