Alea (aldizkaria)

Alea euskarazko astekari orokorra da, Arabako lurralde historikoan banatzen dena.

Aldizkaria Alea
Sortze urtea 2014 bukaera
Mota Informazio orokorra
Saltzen den lurraldea Araba
Editatzen den hiria
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Astero
Salneurria
Irakurleak
Argitaratzea -
Argitaletxea
Inprimategia
Ekoizpena -
Zuzendaria

Historia

Araban, euskarazko tokiko hedabideei zegokionez, zegoen hutsunea edo beharra ikusita, hainbat eragilek elkarlanerako bidea hasi zuten 2012ko udazkenean. Hain zuzen ere, Aiaraldea Komunikazio Leihoa, Goiena, Berria eta GEU Gasteiz Euskalduna elkartea izan ziren elkarlanerako lan horietan hasi zirenak.

2014ko azaroaren 29an, astekariaren zero zenbakia aurkeztu zuten[1].

2015eko urtarrilaren 16an, 'Alea' astekariak lehen zenbakia argitaratu zuen[2].

Helburua

Araban euskararen normalkuntzan eragitea da astekari honen helburu orokor eta nagusia. Horretarako tresna bezala hedabideak, eta kasu konkretu honetan, papereko aldizkaria, baliatu dituzte.

Araba bera ere kohesionatu nahi du, tokian tokiko berezitasunak mantenduz eta horien berri emanaz baina hizkuntzari loturiko herrialde mailako kohesio informatiboa lortuz. Errioxaldean, Lautadakoen berri izateko eta Zuian Araian gertatzen dena jakiteko, Trebiñu Araba dela argi utziz baina baita Añana edo Mendialdea ere, denak ere, euskararen inguruan bilduz.

Formatua

Astekari formatuan, 32 orrialde ditu, astero astero koloretan, Arabatik eta Arabaren berri emateko, kuadrillaz kuadrilla eta herriz herri zabalduko dena. Guztien ekarpenak jasotzeko prest dagoen proiektu ireki eta parte hartzailea da.

Kanpo lotura

  • http://alea.eus Arabako Alea Komunikazio taldearen albiste atari digitala da. Bertan jasotzen da Arabako gaurkotasunarekin lotutako edukia: albisteak, erreportaiak, elkarrizketak, bideoak, argazki galeriak eta beste asko.

Erreferentziak

  1. Edurne Begiristain, «Lehen hazia jarri du 'Alea'-k», Berria, 2014-11-30
  2. Urtzi Urkizu, «Arabako 'Alea' astekariak gaur argitaratuko du lehen zenbakia», Berria, 2015-01-16

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.