Ar Redadeg
Ar Redadeg bretainiera hizkuntza sustatzeko 2008an estreinakoz ospatu zen lasterketa da. Bretainiar irakasle batzuk Arrigorriagako institutuarekin izan zituzten hartu-eman batzuen ondorioz harremanetan jarri eta gero sortu zitzaien ideia izan zen.
Diwanentzako dirua biltzea izan zen zuen lehen xedea, eta Korrikaren antzerako ereduari jarraitu zion. Lehendabiziko lasterketak 600 kilometro inguru bete zituen, Nantesetik Carhaixeraino.
Ar Redadeg lasterketaren bigarren edizioa 2010eko maiatzean egin zuten, 2009ko Korrikak delegazio bat bidali zuen bigarren Ar Redadeg prestatzeari begira.
Hortik aurrera, bi urtetik bi urtera Ar Redadega ospatu dute Bretainian.
Ikus, gainera
Kanpo-estekak
- (Bretainieraz)(Frantsesez) Ar Redadeg lasterketaren webgune ofiziala
- Bretainiarren Korrika karrajua.org webgunean
- Gutxitutako hizkuntzen lasterketa amaigabea
- (Frantsesez) Ar Redadeg lasterketara joateko AEKk eta Seaskak antolatutako autobusaren esku orria
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.