Ar-Razi

Ar-Razi[1], izen osoaz Abū Bakr Muhammad ibn Zakarīyā al-Rāzī (Rey, Iran, 865 - ib., 923), Rhazes izen latinoaz ere ezaguna, persiar osagilea eta filosofoa izan zen.

Ar-Razi

Bizitza
JaiotzaRay (en) Itzuli, 865
HerrialdeaAbbastar Kaliferria
HeriotzaRay (en) Itzuli, 923 (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Irakaslea(k)Ali ibn Sahl Rabban al-Tabari (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, kimikaria, filosofoa, asmatzailea eta medikua
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMusulmana
teismoa

Bizitza

Medikuntzako 50 obratik gora idatzi zituen arabieraz. Continens, latinera itzulitako entziklopedia handia, idatzi zuen, Europan XVI. mendea arte erabili zena. Al-Mansur-entzako liburua idatzi ondoren Baztangaren eta eskarlatinaren gainean obra guztiz garrantzitsua argitaratu zuen, baztangaren lehen deskripzio klasikoa egiten duen obra, alegia. Bestalde, filosofiako 40 obratik gora idatzi zituen (logika, metafisika, teologia) eta erlijioaren eta filosofiaren arteko bateraezintasuna azpimarratu zuen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..

Kanpo estekak


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.