Aquileia

Aquilea (friulieraz: Aquilêe; italieraz: Aquileia; alemanez: Aglar; eslovenieraz: Oglej), Italiako udalerria. 3.503 biztanle ditu eta Udineko probintzian (UD) dago. Antzinaroko hiri erromatarra da, Itsaso Adriatikoan urmaelen ertzean, eta Natiso ibaiaren (gaur egun, Natisone) gainean eraikita. Fiumicello, Grado (GO), Terzo d'Aquileia eta Villa Vicentina udalerriek mugatzen dute.

Aquileia
Aquilêe
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Friuli-Venezia-Julia
Regional decentralization entityregional decentralization entity of Udine
Jatorrizko izenaAquilêe
Posta kodea33051
ISTAT kodea030004
Geografia
Koordenatuak45°46′N 13°22′E
Map
Azalera37.44 km²
Altuera5 m
MugakideakFiumicello Villa Vicentina (en) Itzuli, Grado eta Terzo d'Aquileia
Demografia
Biztanleria3.128 (2023ko urtarrilaren 1a)
−178 (2018)
Dentsitatea83,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0431
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPiran
Katastro kodeaA346
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaUD
comune.aquileia.ud.it

Historia

Aquileia erromatarren kolonia gisa sortu zen K.a 180-181 urteen inguruan, Natiso ibaiaren ondoan. Geroago, urre-meatzeak aurkitu ziren, eta komertzio-gune garrantzitsua bihurtu zen.

IV. mendearen erdialdean, Ausonik inperioko bederatzigarren hiri gisa izendatzen du, eta Italian Erromak, Milanek eta Capuak bakarrik gainditzen zuten.

452an Atilak guztiz suntsitu zuen, eta horren ondoren, nahiz eta hiria berreraiki zen, ez zuen berriro garrantzi bera izan.

Pertsonaia historikoak

Herri eta hiri senidetuak

Aquileiak hurrengo hiri senidetuak ditu:[1]

  • Eslovenia Piran, Eslovenia
  • Austria Maria Saal, Austria

Erreferentziak

  1. Aquileiako Udala. Gemellaggi. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.