April Ashley
April Ashley (Liverpool, Ingalaterra, 1935eko apirilaren 29a - Londres, 2021eko abenduaren 27a) britainiar modeloa izan zen. April emakume transgeneroa zen.
April Ashley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | George Jamieson |
Jaiotza | Liverpool, 1935eko apirilaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Fulham |
Heriotza | Londres, 2021eko abenduaren 27a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Frederick Jackson |
Ezkontidea(k) | Arthur Corbett (1963ko irailaren 10a - 1970) Jeffrey West (en) (1980 - 1990) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
aprilashley.org eta web.archive.org… | |
Bizitza
April Ashley Liverpooolen sortu zen 1935eko apirilaren 29an.
1960an Georges Burou ginekologo ospetsuak sexua berresleitzeko ebakuntza egin zion Casablancan (Maroko). Ebakuntzatik osatu zenean modelo hasi zen, eta berehala bilakatu zen ospetsu. Vogue aldizkarian agertu zen eta The Road to Hong Kong filman antzeztea eskaini zioten. 1961ean The Sunday People tabloideak April emakume transgeneroa zela zabaldu zuen Bere isilpekoa agerian (ingelesez: 'Her' secret is out) lerroburuarekin, Aprilen lagunetako batek Aprilen historia prentsari kontatu ondoren.[1] Horrek eskandalu handia sortu zuen eta filman parte hartzeko eskaintza bertan behera utzi zuten.
Liburuak
- The First Lady 2006, John Blake Publishing Ltd, ISBN 1-84454-231-9
Erreferentziak
- «'Her' secret is out» The Sunday People 1961eko azaroaren 19a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 17a).
Kanpo estekak
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |